Irailaren 9tik 13ra, hamalau kontzertu izango dira
2026-07-22 11:47 Musikea42. Getxoko Folk Jaialdia indartsu dator.
Aurtengo Getxo Folk jaialdiak musika-bidaia zoragarria eskainiko deusku, Irlanda, Menorca eta Man ugartean geldialdiak eginez, baina baita Bretainian, Galizian, Andaluzian, Portugalen eta beste hainbat lekutan be.
Flook, Gwendal, Dulce Pontes, Xabi Aburruzaga, Xabi Díaz & Adufeiras de Salitre, Celtas Cortos, ETS eta Xalbador, Urepeleko artzaina proiektua izango dira kalidade handiko egitarau horretan protagonista.
Azken garaiotan oso arrakastatsu dabilen ETS banda arabarra, Celtas Cortos taldea eta Dulce Pontes artista portugaldarraren saioak iragarri ditue.
Jaialdia hiru eszenatokitan egingo da estalpean zein aire zabaleko espazioetan. Holan, Muxikebarrik pagetako kontzertuak hartuko ditu 20:00etan. Dobako eskaintzea, barriz, Areetako Geltokia plazaren inguruan (13:00etan eta 18:00etan) eta Ereagako hondartzako aparkalekuan (22:00etan) izango da, herriko kaleak ahaztu barik, horretan gaita banda bat ibiliko baita.
Ereagako aparkalekuan edizinoko hitzordu nabarmenetako bi izango dira. Irailaren 11n, barikuan, Celtas Cortos, talde erreferentea, hain zuzen ere. Getxora bere, urteurreneko biran barrena etorriko dira, publikoa bere musika biziaz gozarazoteko.
Hurrengo egunean, hilaren 12an, zapatuan, ETS-En Tol Sarmiento talde arabar ezagunaren txandea izango da. Iñigo Etxezarreta buru dauen bandeak bederatzi disko argitaratu ditu, plazak zein entzunaretoak betez, eta Luz Casal, Buhos, Josu Zabala, Alaitz eta Maider, Leire Martínez, Süne, Alfred, Eñaut Elorrieta, Green Valley, Dupla eta Maren artista eta taldeakaz alkarlanean ibili da, besteak beste.
Muxikebarriri jagokonez, kontzertu bi berbatu ditu dagoeneko Getxo Kulturak. Irailaren 12an, Dulce Pontesk fado abeslaria jardungo da. Artista portugaldarra Getxora itzuliko da bere musika hurbiltzeko, 2021ean arrakasta handiz egin eban bezela. Orduko haretan, pandemiaren ondorioz ezarritako neurriek mugatu eben kontzertua, aurreko urtean Celtas Cortos taldeagaz agertoki berean jazo zan lez. Oraingo honetan, barriz, Getxo Kulturak emonaldi bi horreez muga barik gozetako aukerea eskainiko deutso publikoari, sortu zanetik lau hamarkada baino gehiago igaro direa honetan, Euskadiko musikaren panoraman ezinbesteko hitzordua izaten jarraitzen dauen Getxo Folk jaialdian.
Xalbadorren omenez
Pagetako kontzertuen artean, ikuskizun nagusietako bat azken egunean izango da, irailaren 13an: Xalbador, Urepeleko artzaina izenburupean, Euskal Herri osoko zenbait artista batuko dira Fernando Aire Etxart Xalbador bertsolaritzako figurea omentzeko, haren heriotzearen 50. urteurrenean. Joxan Goikoetxea produktore, konpositore eta musikariaren zuzendaritzapean, ikuskizunak bertsolari handia ekarriko dau gogora, izan be, haren ondarea beste esparru batzuetatik harago doa, Xalbadorren heriotzean abestiagaz jazao zan bezela. Xabier Leteren omenez konponidutako abestia da eta Erramun Martikorena, Benito Lertxundi, Anne Etxegoien eta, oraintsu Rozalén lako artistek be ezagun egin dabe.
Musikea kalean
Ereagako aparkalekuko kontzertuakaz batera, Getxo Folk jaialdiak dobako proposamen zabala hartuko dau Areetako Geltokia plazan. Bertan, aurreko edizinoetan bezela, kontzertuak egingo dira goizez eta arratsaldez, Euskal Herriko, estaduko eta nazinoarteko taldeen eskutik. Horreetan, musika tradizionala eta genero, joera eta estiloak buztartuko dira, familiak eta Muxikebarrira edo gaueko kontzertuetara joaterik ez dabenek be musikaz gozetako aukerea izan deien.
Musikearen jaia, irailaren 9tik 13ra, bai Muxikebarrin, baita aire zabaleko hainbat gunetan gozetako aukerea izango da.
Sarrerak garagarrilaren 27tik aurrera hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
