Abandonatuak, NDF & Kuarteto Philiperena martxan

Bizkaie! 2026-07-22 10:19   Musikea

Oskorri taldeak 45 urtetako ibilbide luze eta oparoan itxitakoa ederra izan zan: 38 CDtan 500 kantu baino gehiago plazaratu zitue. Edizino guztietan, baina, kantu eder asko argia ikusi barik geratu ziran maketeta, eta, bandeak erretiroa hartu ebanean, NDF, Natxo De Felipek bere taldekideei ondoko mehatxu profetikoa egin eutsen: “egunen batean, nire lagunek abandonautako kantuak berpiztuko ditut, zuen lotsagarri”. NDFren profezia kunpliduteko dago.

Patrick Alfayak, Hamabostaldiko zuzendariak, erronkea bota eutson NDFri ia ez ete zan animauko 2026an kontzertu bat emoteko, Arantzazun bertan. Xabier de Felipe, NDFren seme eta Euskadiko Orkestrako egungo kontzertino laguntzailearen ekinaren ondorioz, aitaren eta semearen arteko akordio sinatu eben: semeak arreglista bikaina topau, sekulako kuarteto puntakoa muntau, eta laneko giderrak hartzeko prest izan ezkero, aurrera egingo ebela krudelki argitarabako kantu abandonatuakaz.

Eta hona hemen NDF & Kuarteto Philiperena: 15 kantu erreskatau, moldatu eta grabau eta kontzertuan emoteko moduan dagoz, NDF kantari. Oskorritarrek lehen barre egiten eutsen euren lider zaharraren balentriei, baina orain harriduraz, urduri eta pozik dakusate abentura berria.

NDF (Natxo de Felipe) & Kuarteto Philiperena:

  • Diskoaren izena: Abandonatuak.
  • Kantuaren izena: Itauna.
  • Egileak: Natxo de Felipe/Lauaxeta.
  • Konponketak eta Kuarteto moldaketak NDF eta Przemyslaw Pujan.

    NDF & Kuarteto Philiperena:
  • NDF, abeslaria.
  • Xabier de Felipe, 1. biolinistea.
  • Przemyslaw Pujanek, 2. biolinistea
  • Esther Alba, biolea.
  • Karmele Castillo, txelistea.

    Kontzertua:

    Abuztuaren 20an, 19:00retan, Donostiako Musika Hamabostaldia, Arantzazuko Santutegian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu