Kultur ekitaldiak eta gainerakoak programetako hizkuntza erispideak batu ditu UEMAk

Bizkaie! 2026-07-21 12:28   Euskerea berbagai

Euskerazko programetako gida berezia aurkeztu dabe.

Udalerri euskaldunen izaerea eta errealidade soziolinguistikoa ezinbestean islatu behar da udalak atondutako, diruz lagundutako eta baimendutako ekitaldietan. Horretarako, kultur programazinorako hizkuntza erispideak landu eta gida batera batu ditu UEMAk.

Izan be, hizkuntza baten transmisinoa, egunerokotasuna eta biziraupena bermatzeko oinarrizko euskarria da kulturea, konpartidutako iruditeria kolektiboa eta identidadea eregiten ditu eta berebiziko eragina dauka belaunaldi barrien hizkuntza-ohituretan, zehatz ahozkotasuna eta jariotasuna lantzeko orduan. Horregaitik, udalak ardura handia erakutsi dau ekitaldiak programetako eta horretan bidelagun izateko asmoz landu dau UEMAk gida hau. Bagilean helarazo eutsen UEMAko kide diran 120 udaletara, bertako udal arduradunek eta teknikariek kontuan hartzeko.

Kultur programazinorako hizkuntza erispideak (PDF).

Euskeraz programetako gidea

Kultur programaziorako hizkuntza erispideak batzen dituan gideak 14 orrialde ditu eta horra batu ditue erispideak eta gainerakoak. Horren osogarri, barriz, beste dokumentu bat be prestau dau UEMAk udaletarako: Euskeraz programetako gidea. Bigarren horrek, testu hutsa baztertuta, hizkuntza erispideak eta gainerakoak labur, zehatz eta modu ikusgarrian erakusten ditu.

Euskeraz programetako gidea (PDFa).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu