Hilaren 22an, LP (20:45) eta ETS (23:30) doban, Keler Gunean, 61. Donostiako Jazzaldiaren barruan

Bizkaie! 2026-07-21 08:45   Musikea

61. Donostiako Jazzaldiak musikaz eta jai-giroaz ganezka jarriko dau uria garagarrilaren 22tik 26ra.

Nazinoarteko figura handiak, ibilbide luzekoak, proposamen barriak, Europako Jazz oneneko ordezkariak eta euskal musikarien presentzia zabala batuko ditu 12 agertokitan.

Danetara, 77 kontzertu izango dira, horreetatik 47 doban, 30 tokiko artistenak, 4 Txikijazz Jaialdiaren barruan, 8 JazzEñeren hamabigarren edizinokoak FCC Victoria Eugenia Antzokian, 8 Zurriola hondartzako Keler Gunean, 21 Kursaaleko terrazetako Frigo Gunean eta Fnac Gunean, 8 Trinidade plaza, Chillida Lekuko Zabalaga baserri bikainean 2, Škoda San Telmo Museoko klaustro zoragarrian 5, Kutxabank Kursaal Auditorioan 4, bat Irungo San Juan plazan, beste bat Maria Cristina hotelean.

30 euskal talderen kontzertuak 61. Jazzaldian

Programazinoaren zati handi bat euskal talde eta artistei eskainia dago. Duda barik, aukera parebakoa da tokiko panorama musikal bikainaren lagin bat entzuteko, ez bakarrik Jazzaren arloan, baita beste genero batzuetan be.

Aurten, Tokiko Taldeak aukeratzeko 2025eko prozesuaren bidez hautatutako 10 talde izango ditugu, publikoak ordena honetan hautatu eta balorauta: Bea Asurmendi, Mané, La Ola Maldita, Four Clovers, Erromintxelak, Iñar Sastre, White Carters, Malaka, Itziar Mendibil eta Tremendo Pikete.

Donostiako Jazzaldia Saria

Jazzaldian parte hartzen daben artistei emoten jakez Donostiako Jazzaldia Sariak, musikearen arloan egin daben ibilbidea autortzeko ez eze, musikarien hainbat belaunaldirentzat erreferente bihurtu diralako be. 2026an, Miguel Martin Jazzaldiko zuzendari ohiak jasoko dau saria, oinarrizko figurea izan baita Jazzaldia Euskadiko ekitaldi kultural garrantzitsuenen artean kokatzeko garaian.

Ondokoak dira aurtengo sarituak:

  • David Murray.
  • Joe Lovano.
  • Miguel Martín.

Kontuak kontu, Garagarrilaren 22an, Donostiako Jazzaldia 2026ren inaugurazinoan ondokoak nabarmendu daitekez

11:00 – Julius Rodriguez — Škoda San Telmo Museoan.
12:30 – Javi Ruibal Cuarteto + Xan Campos — FCC Victoria Eugenia Antzokian.
18:00 – Carmen Lundy — FCC Victoria Eugenia Antzokian.
19:30 – Lisa Ono — Frigo Gunean.
19:30 – Marco Mezquida Trio Tactil — Fnac Gunean.
20:45 – LP — Keler Gunea.
22:15 – Quinteto Astor Piazzolla — Fnac Gunean.
22:15 – Annie & The Caldwells — Frigo Gunean.
23:30 – ETS — Keler Gunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu