Kartelburu Bilbao All Star Blues Band izango da

Bizkaie! 2026-07-17 11:00   Musikea

V. Bilbao Blues Festival, garagarrilaren 24, 25 eta 26an. 

Bilbao All Star Blues Band (Planomato). | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Udalak sustatutako dobako hitzordu honek generoaren izen handiak, nazinoarteko erreferenteak eta tokiko talentua batuko ditu. Kartelaren buru Bilbao All Star Blues Band izango da, jaialdirako beren-beregi sortutako taldea eta honako artistek osotzen dabe: Bob Stroger bajistea eta abeslari mitikoa (Bilbao Blues Festival saria 2022an), Willie Buck (abeslaria), Teeny Tucker (abeslaria), Jimi Primetime Smith (gitarristea, Anthony Geraci (pianistea), Wes Starr (bateria) eta Bob Corritore (harmonikea).

The Cherry Boppers talde bilbotarrak ekingo deutso bosgarren edizinoari garagarrilaren 24an, Patricia Reckless abeslariagaz batera, zuzeneko indartsu eta bizia eskainiko dabe. Judith Hill, Ivan Singh eta Mark Hummel be izango dira Arenalean kokatutako Keler agertokian. Artista bikain horreei Travellin’ Brothers taldea gehituko jake, ibilbide luze eta arrakastatsuagaitik jaialdiaren saria jasoko baitau.

Jaialdiaren bigarren gunea, Arenaleko Kioskoa, intensidadez beteko da Blues Train, Ian Siegal eta Skyler Saufley artisten emonaldiakaz. Kontzertu horreek blues garaikidearen adierazpideak publikoarengana hurbilduko ditue.

  • The Cherry Boppers eta Patricia Reckless, garagarrilaren 24n, 19:00retan (Keler Agertokian).
  • The Cherry Boopers-Mark Hummel, garagarrilaren 24an, 20:45ean, Keler Agertokian.
  • Mark Hummel + Judith Hill, garagarrilaren 24an, 22:30ean, Keler Agertokian.
  • Judith Hill + Ian Siegal Electric Band, garagarrilaren 26an, eguerdiko 12:0ean, Volotea Gunean, Arenaleko Kioskoan.
  • Ian Siegal Electric Band + Blues Train, garagarrilaren 26an, 14:00etan, Volotea Gunean, Arenaleko Kioskoan.
  • Blues Train + Ivan Singh, garragarrilaren 25ean, arratsaldeko 19:00retan, Keler Agertokian.
  • Ivan Singh + Bilbao All Star Blus Band, garagarrilaren 25ean, arratsaldeko 20:45ean, Keler Agertokian.
  • Hilaren 25ean, Travellin’ Brothers taldeak be joko dau gaueko 22:30ean, Keler Agertokian.
  • Garagarrilaren 26an eguerdiko 14:00etan, Volotea Gunean, Arenaleko Kioskoan upealako taldea:

Bilbao Blues (Willie Buck (abeslaria), Bob Stroger (bjistea), Teeny Tucker (abeslaria), Jimi Primetime Smith (gitarristea), Anthony Geraci (pianistea), Wes Starr (bateria) eta Bob Corritore (harmonikea). Instrumentista eta abeslari talde handi honek euren arteako kimika natural parebakoa eta estiloaren garbitasuna erakusten ditue, bluesa maila aparta. Taldeko kideen artean Bob Stroger dago, 95 urtekoa, jaialdiaren lehenengo edizinoan, 2022an, Bilbao Blues Festival saria jaso eban.

  • Hilaren 26an, Skyler Saufley izango da protagonista egurdiko 12:30ean, Volotea Gunean, Arenaleko Kioskoan.
  • Era berean, Skyler Saufley handiak Pionera feministak eta esklabutzearen abolizinoa berbaldia eskainiko dau Guggenheim Bilbao Muaseoan, goizeko 11:00etan. TopArte programearen barruan. TopArte programaren barruan. Mayka Edjole (abeslariak) eta Alex Caporuscio (gitarristeak) be parte hartuko dabe.

TopArte

Garagarrilaren 26an, Boogie Woogie Jantza Eskolak, Volotea Gunean, Arenaleko Kioskoan.

Ohikoa dan lez, Bilbao Blues Festival jaialdiaren azken eguneko goiza Boogie Woogie jantza-eskola herrikoiei eskainiko jake, hitzordu honetako ohiko jarduera bihurtu baitira. Swing Portugalete Jantza Eskolako Carlos Etxebarriak emongo ditu, 11:30ean hasita, eta herritar guztientzako dira.

Nazinoarteko Autortzea dauen atonketa taldea

Jaialdiaren sustatzailea dan Crazy Blues erakundeak nazinoarteko sari garrantzitsuenak jaso ditu musika genero honen sustapenean egindako lanagaitik: Sustatzaile onenaren BBSA saria (Blues Behind the Scenes Award), European Blues Unionek Azoresen 2019an emondakoa, eta K.B.A. saria nazinoarteko jaialdi bat atontzeko egindako lan onenari (Keeping the Blues Alive) 2015ean, mundu mailako onespen handiena, Memphisko Blues Foundationek emondakoa.

Bost edizino egin ondoren, Bilbao Blues Festival jaialdiak Europako blues zirkuituan erreferentziazko hitzordu handia da, tradizinoa, nazinoarteko proiekzinoa eta kulturarako dobako sarbidea buztartuz uriaren bihotzean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu