IX. Irakurleen Topaketea Donostian
2026-07-17 08:55 Euskerea berbagaiEtxepare Euskal Institutuak atondutakoa izan da.

Europako eta Ameriketako 14 herrialdetako unibersidadeetan euskerea eta euskal kultura erakusten daben irakurleak Donostian batu dira. Hiru egunetan euren irakaskuntza-esperientziak konpartidu, jardunbide egokiak trukatu eta nazinoartean euskerearen eta euskal kulturearen irakaskuntzeak dituan erronkez hausnartzeko aukerea izan dabe.
Prestakuntza-programearen barruan, Bikaintasuna Euskal Ikasketetan uda-ikastaroan eta Soinuenea - Herri Musikearen Txokoa Museoan be parte hartu dabe.
Plazerra izan da munduko hainbat unibersidadetako irakurleakaz alkartzea eta, beste behin, euskerearen eta euskal kulturearen nazinoarteko sare akademikoa alkarregaz sendotzen jarraitzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
