Niko Etxarten omenezko kontzertua Muxikebarrin
2026-07-16 08:09 MusikeaIparra Galdu Gabe kultur ekimenaren 25. urteurrenean.
Kontzertu berezi hori Iparra Galdu Gabe kultur ekimenaren 25. urteurrenaren ospakizunaren barruan egingo da. Getxoko Udalak eta Euskal Kultur Erakundeak (EKE) sustatutako ekimen honek hainbat kultur eragilegaz alkarlanean, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko zubiak kulturearen bidez sendotzea dau helburu.
Kontzertua zemendiaren 21ean izango da Getxon eta astebete aurrerago, zemendiaren 28an, Donibane Lohizuneko Tanka gunean kantauko dau Zuberoan, Altzürükün jaiotako musikariak. Niko Etxartek bere Hapa-Hapa taldeagaz batera kantauko dau, artista zoragarri honeekaz batera: Robert Larrandabürü, Dominika Eiheraberri, Anje Duhalde, Xalbatx, Anne Bidalun, Xabi León, Süne, Pello Artabe, Irantzu Garamendi eta Ainhoa Aranburu.
Omenaldi hunkigarria izango da, euskal musikako erreferente handietako baten ibilbidea ospatzeko eta, aldi berean, kulturearen bidez Iparraldea eta Hegoaldea batzen jarraitzeko. EITBk grabauko dau saioa EITB On plataforman eskaintzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
