Izarkomek eta Euskal Herrian Euskerazek alkarlanerako hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2026-07-10 08:01   Euskerea berbagai

Euskereak bizibarritze osoa behar dau.

Euskal Herrian Euskarazko kide Intza Gurrutxaga eta Izarkomeko Garikoitz Garaialde. | Ikusi handiago | Argazki originala

Izarkom eta Euskal Herrian Euskerazen ustez, euskereak bizibarritze osoa behar dau eta horretarako ezinbestekoa da gizartearen arlo guztietan presente egotea, baita azpiegitura teknologikoetan, komunikazinoetan eta eguneroko zerbitzuetan be.

Izarkom telekomunikazino kooperatibeak komunikazino azpiegitura burujaubeak eta komunitarioak lantzen ditu, herritarren kontrolpean egongo diran zerbitzuak sustatuz. Euskal Herrian Euskeraz mobimentuak, barriz, euskerearen aldeko aktibismoa eta hizkuntza-eskubideen aldeko jarrerea sustatzen ditu, euskerearen erabilerea eta presentzia indartzeko eta, azken buruan, Euskal Herri euskalduna eregiteko.

Euskerearen bizibarritzeak eta herritarren burujaubetzak bide bera konpartiduten dabaneren uste osoa izanik, eta ikusiz alkarlanak aukerea emoten dauela helburu horreetan pausu sendoagoak emoteko, Izarkom eta Euskal Herrian Euskerazen arteko lankidetza-esparrua ezarri nahi izan dogu, euskerearen normalizazinoa, herritarren burujaubetzea eta komunidadearen ahalduntzea sustatzeko helburuakaz:

  • Euskerea telekomunikazinoen eta teknologiaren arloetan indartzea.
  • Herritarren burujaubetza teknologikoa eta komunikatiboa sustatzea.
  • Euskerearen erabilera soziala eta presentzia handitzea komunikazino eta zerbitzu digitaletan.
  • Erakunde bien arteko alkarlana sustatzea komunikazino, dibulgazino eta sensibilizazino ekimenetan, baita Euskal Herri burujaubearen eta euskaldunaren aldeko lanean be.

Era berean, ezarri deuskuezan mugen gainetik, ikuspegi nazionalagaz jarduteko konpromisoa hartu dogu eragile biok; horretarako, arreta berezia jarriz Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko hartu-emonak indartzen, komunidadearen ikuspegitik lan eginez eta euskerearen lurralde osoa kontuan hartuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu