20. Bilbao BBK Live prest
2026-07-08 12:50 MusikeaDanetara, 80 musikarik joko dabe jaialdiaren 20. urteurrenean.
Jaialdiaren programazio osoa gaur aurkeztu dabe Kontxi Claver Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko saileko zinegotziak, Nora Sarasola BBK Fundazinoko zuzendariak eta Yurdana Burgoak Last Tourreko CEOagaz batera.
Bilbao BBK Live jaialdia garagarrilaren 9an, 10ean eta 11n izango da Kobetamendin, hamarkada bitako musikearen historia, komunidadea eta deskubrimendua buztartzen dituen 80 artista baino gehiago batuta, agertoki handiakaz hasi eta leku bereziakaz amaitu, ereziak, Hirian, Basoa, Lasai edo Gorria.
Egitaraua
- Garagarrilaren 9an, Calvin Harris izango da lehenengo eguneko zerrendaburu baina ezin ahaztu FKA Twigs, Dani Fernández eta Belén Aguilera, Paris Paloma, Hemlocke SWprings, Fatoumata Diawara, Radio Free Alice, Apparatren, Don Westen Folk Bitch Trio edo Las Petunias. Euskal Herriko artistak be hor egongo dira: Sara Zozaya, Hoonine eta GAR.
- Garagarrilaren 10ean, Robbie Williams Long 90’s Tour birearen barruan etorriko da Kobetamendira baina, Alabama Shakes, Belle and Sebastian, La M.O.D.A., DEX EFX X0X, Soulwax, Tom Rowlands (The Chemical Brothers) eta AURORAk osotutako TOMORA supertaldea; Xoel López, Depresión Sonora, La Paloma, Yerai Cortés, Westside Cowboy, CMAT, Thee Sacred, Juicy BAE eta euskaldunen artean, Marte Lasarte eta Suave nabarmenduko doguz.
- Garagarrilaren 11n, Dellafuente, IDLES, Lily Allen, Interpol, ZAZ, Ralphie Choo, BB Trickz, AMORE, Queralt Lahoz, CERVATANA, Nu Genea (live band), eta Mind Enterprises. Azkenik, euskal ordezkariei jagokenez, Aimarz eta BARRRK.
Basoa
Eguenean, disco musikearen espirituak eta cosmic house undergroundenak emongo deutso hasierea Basoaren bidaiari, rave kultura post-punkaren herentziagaz eta clubaren euforiagaz buztartzen dituen artistakaz: 2manydjs, Erol Alkan b2b Optimo (Espacio), Dee Digs, Paula Tape eta Guim.
Barikuan, lurralde ilun eta hipnotikoagoetan sartuko da Basoa, Donato Dozzy, DJ Nobu, Vlada, Sedef Adasï eta Miravallesen saioetako techno sakonenagaz.
Zapatuan, barriz, Nicolas Lutz, Badsista, Gerd Janson, Bashkka eta Mattias El Mansouri, eta jantza-pista lurralde psikodelikoagoetara eroango dabe, jai-giroan, Basoa datorren urtera arte agurtzeko.
Lasai
Lasai gunean, Minor AM kolektiboak ekingo deutso lehenengo egunari, Suze Ijo, James Massiah, Livwutang, Joni DJ eta Amelia Holt talentu barriak batuko dituan showcase batean.
Barikuan, Meritxell de Soto izango da protagonista saio esperimentalago batean, honako honeekaz batera: Elena Barker, Genosidra, Somadamantina (live) eta Torus. Ibilbidea amaitzeko, digger espiritua daben DJak ibiliko dira: Ylia, Toni Bass, Alexis Le-Tan eta Iro Aka; saio hori clubera bideratuko da gehiago.
Gorria
Barikuan, Gorria bueltauko da Mietze Conteren dance-popagaz eta Vampirina Club by Metrika & D. Basto saioan Castellóko artistea bere crew eta bere DJgaz batera ibiliko da.
Zapatuan, Hotcore Party: Taichu and Friendsen txandea izango da: jaia, artista argentinarra izanik buru, eta jaialdiko agertokietako bat zarratzeaz arduratuko da bere soinuzko imajinario performatiboari jarraituko deutson saio esklusiboagaz.
Bereziak
Eguaztenean, garagarrilaren 8an, José Gonzálezek Guggenheim Bilbao Museoan kantau ostean, garagarrilaren 9an, BBK Salan kantauko dau Belén Aguilerak. Barikuan eta zapatuan, barriz, Baliza, Ana Curra, Las Petunias, Raly, Gara Durán, Calequi y Las Panteras, Merina Gris, Las Bajas Pasiones, SVSTO, Teo Lucadamo, LABLACKIE eta joseluis.
Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
