Big Daddy Wilson Arrasaten izango da
2026-07-08 10:10 MusikeaHerriari bizia emoteko asmo jaio zan Arrasate Blues.
Zortzigarren urtean, Herriari bizia emoteko asmoz etorri zan jaialdia Ibai Arte Merkatari Alkartearen eretxiz. Baina Euska Lerriko taldeen alde gin dabe beti eta aurten be, besteak beste, Angry Lovers, Alvaro & Paul, AC Band, Paul San Martin eta Red House Revival.
Kanpotik etorritakoen artean, Big Daddy Wilson da izarra baina Femm Vocal Jazz be Arrasaten izango da, lau emakume gazte buru dituan ahots-taldea da Femm, ahots-laborategia, izan be, musika formakuntza arautuan ikusi eben hutsunea bat beteteko beharretik sortua da. Laborategi honek harmonia eta koloreen bilaketan jarten dau indarra, jazzaren eta poparen arteko nahasketea izanik emoitzea.
Errepertorioaren zati bat a capella izan arren, zuzenekoetan musikari bikainen laguntzea dabe: Daniel Donny López pianistea, Cristina Pascual bajistea eta Iker Hernández bateria.
Taldeak 2024ko martian debuta egin ebanetik ibilbide luzea egin dau gaur egungo jazzaren eszenan, besteak beste, Donostiako, Getxoko eta Gasteizko Jazzaldien parte izan dira. Era berean, ensemblea zenbait fundazinogaz lankidetzan ibili izan da, SGAE, ESAS, Vital...
Ganerakoan, Katapulta Tour Gipuzkoa programeak gogor jarraitzen dau lurraldeko musika-eszeneari bultzadea emoteko eta bertako talentua laguntzeko konpromisoagaz.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
