Lurium seikoteak irabazi dau
2026-07-07 09:03 Musikea49. Getxoko Jazzaldiaren Talde Lehiaketako sariak emon ditue.
Edizino lehiatua izan da, 40 taldek baino gehiagok parte hartu dabe aurreko fasean, eta lau finalistek maila handiko musikea erakutsi dabe. Lurium seikoteak eskuratu dau lehenengo saria, Cristopher Pérez Quarteten aurretik, eta Levi Harvey banda irabazlearen pianisteak irabazi dau bakarlari onenaren saria
Sariak
Talde Lehiaketearen irabazleak 4.500 euro jaso eta CD bat grabauko dabe zuzenean eta Eivissako Jazzaldian be parte hartuko dabe, Getxo Jazzaldiak horregaz dauen lankidetza-hitzarmenari esker. Bigarren sariari 1.900 euro jagokoz eta, azkenik, bakarlaririk onenak 950 euro eskuratuko ditu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
