Abigail Lazkozen 'Arkumea, erdi katu, ia txakur' erakusketa zabalduko dabe urrian

Bizkaie! 2026-07-07 07:40   Kulturea

Azkuna Zentroan egongo da 2026ko urriaren 21etik 2027ko urtarrilaren 17ra. 

Datorren urriaren 21ean Azkuna Zentroak Abigail Lazkoz (Bilbo, 1972) artistearen Arkumea, erdi katu, ia txakur erakusketea zabalduko dau. Lazkoz bere belaunaldiko euskal artistarik ezagunenetako bat da marrazketa zabalduaren esparruan, pinturea, eskulturea eta arkitektureagaz hartu-emonetan.

Bilbotarrak jorratzen dituan gaiek loturea dabe identidadeagaz, memoriagaz, indarkeria sinbolikoagaz, boterearen arkitektureagaz eta gizabanakoaren eta kolektibidadearen arteko tensinoakaz. Sarritan zuri-baltzeko horma-instalazino handiak erabilten ditu eta komikiari, herri-kultureari eta arestiko historia politikoari egiten deutso erreferentzia.

Yara Sonsecaren komisariotzeagaz, proiektua lehendik egozan lanak berraztertu eta berratondu ondoren sortu dau, beste lan barri edo argitarabako batzuekaz buztartuz. DA2 Domus Artium 2002gaz batera produzidu da erakusketea, eta barriro formuletan eta zabaltzen dau 2025ean Salamancan Tengo un animal singular lanagaz hasitako proiektua.

Lehen fasean, Franz Kafkak 1917an idatzitako Gurutzatze bat kontakizun laburreko lehen hitzak jaso zituan erakusketeak izenburuan. Ipuin horretan, animalia berezia izaki fantastiko lez dago deskribiduta, erdi arkume erdi katu. Era berean, Lazkozek hibridazino edo nahasketearen kontzeptua erabili eban, DA2-ko aretoetako sintesi estetikoen hari eroaletzat.

Azkuna Zentroan, Abigail Lazkozek bestetasunera hurbiltzeko ariketea proponidutea dau bere praktikan. Ez osotasun nahasi eta jariakor lez aurkezteko, aldarrikatzeko bere izaera konplexuaren balioa baino, kurutzatua izateak sortzen dauen nagikeria eta harridura samurra onartuz, Kafkaren kontakizunean bezela.

Abigail Lazkoz (Bilbo, 1972).

Belaunaldiko euskal artistarik ezagunenetako bat da marrazketa zabalduaren arloan. Marrazketea, pinturea, eskulturea eta arkitektureagaz hartu-emonetan jarten ditu praktika horreek.

Arte Ederretan trebatu zan Euskal Herriko Unibersidadean eta, gero, ikertzailea eta irakaslea izan zan unibersidade berean. New York eta Europa artean egin dau bere nazinoarteko ibilbidearen zati erabagigarri bat, eta obrak erakutsi ditu arte garaikideko nazinoarteko eta Estaduko instituzinorik garrantzitsuenetako batzuetan. Bilbotarraren proiekturik nabarmenen artean dagoz New Yorkeko MoMA Ps1-en Greater New York-en parte hartu izana, The Drawing Center eta Queens Museumen erakusketak, eta Joan Miró Fundazinoan, Vigoko MARCOn, ABC Museoan eta Burgosko CABen egindako bakarkako erakusketak.

Haren obrak bilduma publiko garrantzitsuen parte dira, besteak beste, Guggenheim Bilbao Museoarena, Artium Museoarena, Queens Museum-en bildumena eta MoMA PS1-en ingurune instituzionalarena; baita MUSAC, BilbaoArte eta Espainiako beste instituzino publiko batzuei lotutako funtsena be. Bilboko Marzana Galeriak ordezkatzen dau Lazkoz.

Yara Sonseca Mas (Madril, 1977).

Komisario independentea eta artearen historialaria Munichen bizi da. Artearen Historian lizentziau zan Madrilgo Unibersidade Konplutentsean. Sonsecaren ibilbidea nazinoarteko arte garaikidean oinarritu da eta arreta berezia egin deutsee erakusketa monografikoei, produkzino instituzionalei eta ikerketa kuratorialeko proiektuei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu