Guggenheim Bilbao Museoak 30 miloegarren bisitaria hartu dau

Bizkaie! 2026-10-01 07:35   Kulturea

1997ko urriaren 19an ateak edegi zituanetik 29 urte beteteko hiru aste eskas geratzen diranean hartu be.

Museoa mugarri hori lortzea posible egin dauena bikote bat izan da: Aixa López vigoarra, biologoa lanbidez eta Rodrigo Serna madrildarra, tatuatzailea. Biek be bigarren bisitea eben Museora.

Atriora sartzean, Museoaren zuzendari nagusi Miren Arzalluzek egin deutse ondoetorri beroa eta erregalu bat emon deutse zifra ezin sinbolikoago hori ospatzeko: Veneziara bidaia. Sanander Viajes agentziaren laguntzeari esker, Aixak eta Rodrigok lagun biren bidaiaz eta hiru eguneko egonaldiaz gozau ahal izango dabe Peggi Guggenheim Collection museoaren urian.

Irabazleek sarrera bi erosi ditue Museoko Txarteldegian gaurko (irailak 30) 12:30ean. Erositako sarreretako bat Museoa zabaldu zanetik saldutako 30 miloegarrena dala jakiteak ezustean harrapatu ditu eta pozarren agertu dira Veneziara bidaia irabazteagaitik. Rodrigok onartu dau, gainera, ez dauela oraindino uria ezagutzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu