Euskadik arte eszenikoen denporaldi barriari ekin deutso

Bizkaie! 2026-10-01 08:30   Kulturea

2.000 emonaldi baino gehiago aurreikusi ditue.





Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua buru dala egin da Muxikebarrin (Getxo) Euskadiko arte eszenikoen denporaldi barriari ekiteko ekitaldia. Topaketan erakunde, antzoki eta aretoen, konpainia eta sektoreko profesionalen ehun bat ordezkari batu dira. Ekitaldiaren helburua denporaldiari hasierea emotea eta Antzerkiya! kanpaina barria aurkeztea izan da, herritarrak antzoki eta espazio eszenikoetara bueltetea bultzatzeko.

Denporaldi barriak antzerkia, musikea, jantzea, zirkoa eta beste arte eszeniko batzuk batzen ditu, euskal konpainien eta euskerazko programazinoaren presentzia nabarmenagaz. Aurreikuspenen arabera, denporaldi honetan 2.000 emonaldi baino gehiago, 1.200 ikuskizun baino gehiago, 1.000 konpainia baino gehiago eta 500.000 ikusletik gorako publikoa izango dira. Era berean, aurreikusten da % 40 euskeraz izatea eta programazinoaren % 60 Euskadiko konpainiei jagokena izatea.

Ekitaldian ia ehun lagunek hartu dabe parte: udaletako ordezkariek, arte eszenikoen espazioetako arduradun eta talde teknikoek, Hitzartutako Zirkuituko konpainiek, sektoreko eragileek, artistek, DOBLAko kideek eta Iparraldeko ordezkariek. Hitzorduak aukerea emon dau erakunde, profesional eta eragileak espacio berean batzeko, izan be, bakotxak bere arlotik Euskadiko jarduera eszenikoa posible egiten dau. Lehen lehendakariordeak nabarmendu dauenez, aurreikuspen horreek erakusten dabe denporaldi sendoa izango da, jarduera gero eta handiagoagaz, eta Euskadiko talentuaren eta konpainien presentzia nabarmenagaz. Arte eszenikoek euskal kulturarako daben sektore estrategikoaren izaerea aldarrikatzen dot eta herritarrakana proposamen eszenikoak hurbiltzea ahalbidetzen dauen espazio-sarea balioan jarten dot; horrek guztiak sistema lez funtzionau daian egiten dogu lan. Eta alkarregaz lan egiteko gaitasun hori etorkizunean inbertiduteko modua be bada, eta azken batean, herrigintza egiteko modu bat.

Bengoetxeak zehaztu dauenez, SAREA erakundeen eta sektorearen arteko lankidetzearen adibide da eta arte eszenikoen sistemea indartzen jarraitzearen garrantzia ez dogu ahaztu behar; sistema horrek programazino egonkorra, askotarikoa eta kalidadezkoa eskaintzeko kapaz izan behar dau eta, aldi berean, sektorearen beraren garapenean lagundu. Esangura horretan, Bengoetxeak adierazo dau SAREAren balioa ez dagoala programazino bat koordinetako prozesuan bakarrik, baizen sorkuntza, produkzino, erakusketa eta publikoaren aurreko topaketa sistema beraren parte izatea ahalbidetzean.

SAREA

1993an sortutako erakunde arteko sarea da. Bertan parte hartzen dabe Eusko Jaurlaritzeak, foru- aldundiek eta sareko espazioen titular diran udalerriek. Gaur egun, Euskadiko 59 udalerritako arte eszenikoetarako 68 espazio ditu.

Sarea koordinazino eta lankidetza-gunea da erakunde, espazio eta sektorearen artean, programazino egonkorra, askotarikoa eta herritarrakiandik hurbilekoa sustatzeko. Esangura horretan, lehen lehendakariordeak nabarmendu dau miloe bi biztanle baino apur bat gehiago dituan lurraldean 59 udalerritan 68 espacio izateak arte eszenikoak herritarren eskura izatea esan nahi dauela. Kultur eskaintza hurbila eta irisgarria bizi-kalidadearen eta herritarren ondoizatearen parte be badala azaldu dau.

Kontuak kontu, lankidetza horren adibideetako bat da Hitzartutako Zirkuitua, Eusko Jaurlaritzeak SAREAgaz alkarlanean sustatutako tresnea, denboraldia hasi aurretik lotzen dituana konpainiak eta sareko arte eszenikoetako espazioak.

Aldez aurreko plangintza horri esker, konpainiek beren erakusketa-aukerak ezagutu leikiez, eta espazioek programazinoaren zati bat aurreikuspen handiagoz planifikau. Produkzinoaren eta birearen arteko loturak, gainera, proiektuen bideragarritasuna sendotzen laguntzen dau eta produkzinorako laguntzak eskuratzea errazten dau.

2026an, 15 bira izan dira SAREAko 49 antzokitan, danetara 284 emonaldigazeta 1,2 miloe eurotik gorako kontratazio-bolumenagaz, hau da, 2025ean baino % 14 gehiago.

Lehen lehendakariordeak azpimarratu dau SAREAko espazioen sustatzaileen eta konpainien arteko alkarlanaren balioa, izan ere, produkzinoen zirkulazinoa aurreikustea eta sistemeak behar bezela funtzionetea ahalbidetzen dau.

Eusko Jaurlaritzeak arte eszenikoen balio-katearen fase guztiak laguntzen ditu: sorkuntzea, produkzinoa, zirkulazinoa, erakusketea, prestakuntzea, publikoak eta sustapena zein zabalkundea. 2026an, fase horreetara bideratutako programea eta laguntza-arloek 3,096 miloe euroko aurrekontua izango dabe. Horri gehitu behar jakoz arte eszenikoei lotutako azpiegitura eta herrialde mailako proiektu estrategikoetara bideratutako 1,2 miloe euroak.

Bengoetxea lehendakariordeak nabarmendu dau politika kulturala ikuskizunak finantzietea eta sistemak sortu, produzidu, zirkulau, agertokietara heldu eta publikoagaz topo egin ahal izateko baldintzak sortzea be badala. Ibone Bengoetxeak antzokien eginkizuna be aldarrikatu dau, azkar aldatzen dan gizarte batean babes-etxe lez. Esperientziak konpartiduteko, beste persona batzuekaz alkartzeko eta kulturaz etxetik gertu gozetako espazioak dira.

ANTZERKIYA!

Kanpainearen helburua da denporaldiaren hasierea ikusgarri egitea eta herritarrak barriro be antzokietara eta arte eszenikoen espazioetara bueltetako animetea. Proposamena gonbidapen erraz baten inguruan eregiten da: denporaldia hasi da. Antzokietara bueltetea, alkar topau eta arte eszenikoak barriro bizitea.

Kanpaina honen bidez, SAREAk denporaldiaren hasierea herritarrentzat momentu ezagun eta bereizgarri bihurtu nahi dau, eta Euskadiko jarduera eszenikoa posible egiten daben espazio, konpainia, profesional eta publikoen sarea balioan jarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu