Ondarearen Europako Jardunaldiak Euskadin

Bizkaie! 2026-09-29 10:59   Kulturea

Bizkaian, doako 270 kultur proposamen baino gehiago eskainiko dira 77 udalerritan.

2026an, Ondarearen Europako Jardunaldiek erronka berrien ondorioz mehatxupean dagoen ondarea ezagutzera eta haren babesean, kontserbazioan eta etorkizuneko belaunaldiei transmititzeko lanean inplikatzera gonbidatzen gaituzte. Urrian, Euskadik bere ondarea ospatuko du berriro. Ehun udalerritan baino gehiagotan egingo diren 400 ekitaldi baino gehiagok gure memoriaren eta nortasunaren parte diren lekuak, istorioak, tradizioak eta bizimoduak ezagutzera gonbidatzen gaituzte.

Ondarea gure eskuetan

Ondarea garenaren parte da, baina haren jarraipena ez dago bermatuta.

Klima-aldaketeak gure herri eta urien eraldaketwak, gizarte-aldaketek edo ezagutza eta tradizinoen galerak beti berreskuratu ezin dan ondarea mehatxatzen dabe.

2026an, Ondarearen Europako Jardunaldiek ondare zaurgarri horri begiratzeko eta hori konserbau eta transmitiduteko zer egin geinken hausnartzeko animetan gaitue.

2026ko Ondareari buruzko Europako Jardunaldien egitaraua

Bizkaia

Doako 270 kultur proposamen baino gehiago eskainiko dira 77 udalerritan eta 172 erakundee atontzailek hartuko dabe parte, besteak beste, kultur alkarte eta erakundeak, museoek eta duales.

Gipuzkoa

Programeak 98 jarduera baino gehiago ditu, danetara 157 ekitaldi eta Gipuzkoako 36 herritan eskainiko dira.

Araba

Hainbat jarduera programau dira lurraldeko udalerri eta kontzejuetan, Arabako ia kuadrilla guztiak gogoan hartuta.

Nafarroa

Irailaren 26tik urriaren 5era, Nafarroak bat egiten dau Ondarearen Europako Jardunaldiakaz. Aurreko urteetan bezela, helburua publiko zabal eta askotarikoarengana heltzea da, edade, interes eta gaitasun desbardinei zuzendutako jardueren bidez: espezialistak eta zaleak, egoiliarrak eta bisitariak, familiak, ikasleak, umeak eta dibersidade funtzionaleko personak, besteak beste.

Iturria: europako-ondarea.eus.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu