30. Max Sarietarako izen-emote epea martxan

Bizkaie! 2026-09-30 08:31   Kulturea

Emon izena hemen.

Joan Brossa poeta eta artista plastikoak egindako eskulturea. | Ikusi handiago | Argazki originala

2025eko abenduaren 16tik 2026ko zemendiaren 15era estreinautako edo biran dagozan ikuskizunetarako eta horreetako profesionalentzako.

Bostehun produkzino baino gehiago lehiatzen dira urtero.

Max Sarien Batzorde Atontzaileak Arte Eszenikoen Max Sarien 30. edizinoaren hasierea iragarri dau: 2027ko maiatzaren 3an izango dira, Mar de Vigo Auditorio eta Biltzar Jauregian.

Edozelan be, 2025eko abenduaren 16tik 2026ko zemendiaren 15era estreinau diran edo biran dagozan ikuskizunetarako eta ikuskizun horreek alderdi artistiko zein tekniko desbardinetan egindako profesionalentzako izen-emote epea zabalik dago.

Parte-hartu nahi daben produkzinoek 2026ko urriaren 22ko 23:30ak arte emon ahal izango dabe izena, webgune ofizialaren bitartez. Konpainia profesionalek egindako obrak edo ikuskizunak baino ez dira kontuan hartuko.

Autore eta Argitaratzaileen Alkarte Nagusiaren Fundazinoak atonduta 30 urte bete ditue 22 kategoria eta hiru sari bereziri eutsiz: Ohorezko Max Saria, Lanbidearen alde egindako ekarpena, konpromisoa eta ibilbidea aUtortzeko; Publikoaren Txaloa Max Saria, Ikusleen Babes handiena jaso dauen ikuskizunari emongo jakona, ikusleen bertaratze masiboan eta karteldegian izandako iraupenean oinarritua; eta, Max Sari afizionatua edo izaera sozialekoa, hau da, integrazinoaren eta gizarte-proiekzinoaren aldeko proiektuak eta sektorean ekarpen nabarmena egin daben konpainia afizionatuak batzen dituana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu