Bernardo Atxaga euskaltzain osoa, emeritu bihurtu da

Bizkaie! 2026-09-29 07:37   Kulturea

Idazle gipuzkoarrak 75 urte bete zituan garagarrilaren 27an.

Euskaltzaindiaren barruko-arauek agintzen daben legez, ordezkoa aukeratzeko epea edegi da, eta Atxagaren hutsunea beteteko proposamenak hurrengo osoko bilkura bitan jasoko dira, hau da, urrian eta zemendian.

Ezustekorik ezean, 2027ko urtarrileko osoko bilkuran egingo da hautaketea. Jakina

danez, euskaltzain oso izateko proposamena hiru euskaltzain osok izenpetu behar dabe. Proposamenaz batera, hautagaiaren merezimenduak aitatu behar dira zehatz. Euskaltzain emerituek euskaltzain osoen eskubide guztiak gordeten ditue baina ez dabe erakunde-ardurearen betebeharrik. Emerituek osoko
bilkuretan nahiz batzordeetakoetan parte hartzeko eskubidea dabe, ahots eta botoagaz. Era berean, erakundearen karguetarako hautagai eta hautesle izan daitekez, baina ahala ezin deutse inori emon.

Bernardo Atxaga (Jose Irazu).

Asteasun jaioa 1951n, bere benetako izena Jose Irazu da. Aitagarriak dira haren liburuen artean, Ziutateaz (1976), Bi anai (1985), Obabakoak (1988, Euskadi Saria eta Premio Nacional de Narrativa, IMPAC European Literary Award sarian finalista), Behi euskaldun baten memoriak (1991, Julia Eccleshare-k 1001 Children´s Books You Must Read Before You Grow Up katalogoan jasoa), Gizona bere bakardadean (1993), Zeru horiek (1995), Soinujolearen semea (2003, Grinzane Cavour saria, Mondello saria eta Times Literary Supplement Translation saria), Zazpi etxe Frantzian (2009, AEBetan 2012an argitaratutako hogei fikzino-liburu onenetako bat, Publishers Weekly entzutetsuaren  zerrendearen arabera), Nevadako egunak (2013, Euskadi Saria, AEBetako PEN America sarietan finalista), Etxeak eta hilobiak (2019) eta Kilker bat autopistan (2020).

Poesiaren arloan, Etiopia izan zan Atxagaren lehen liburua (1978), eta Italiako Cesare Pavese saria irabazi eban Dall´altra parte della frontiera poema bildumeagaz (2003).

Lau film egin dira haren liburuakaz: Obaba (Montxo Armendariz, 2005), Zeru horiek (Aizpea Goenaga, 2006), Bi anai (Imanol Rayo, 2011) eta Soinujolearen semea (Fernando Bernues, 2018). Antzerkiaren arloan, Calixto Bieitok Obabakoak taularatu eban 2017an, eta Arriaga Antzokian estreintu.

Bernardo Atxagak Espainiako Letren Sari Nazionala jaso eban 2019an bere obra osoagaitik.

Euskaltzain osoa da 2006tik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu