Martxan da VII. Jai, Jardun Artistikoen Institutuaren ikasketa programea
2026-07-06 10:17 KultureaPrestakuntza-saioak garagarrilaren 1etik abuztuaren 28ra egingo dira.
JAIk ezagutzearen, produkzinoaren eta transmisinoaren arteko loturan sakondu nahi dau, prestakuntza-prozesuan dagozan artisten eta nazinoarteko profesionalen artean hartu-emonetarako gune bat sortuz
2026ko irakasleak Mariana Castillo Deball, Louidgi Beltrame, Nora Aurrekoetxea, Maddi Barber, Debris Stevenson eta Carla Filipe dira, Tabakaleraren, Oteiza Museoaren eta Artium Museoaren programetan parte hartu daben artistak
Programako ikasketa-batzordea Itziar Okarizek, Alejandro Cesarcok eta Ibon Aranberrik (tutoreak), Catalina Lozanok (Artium Museoko komisario burua) eta Oier Etxeberriak (Tabakalerako Programa Publikoen arduraduna) osotzen dabe
Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroak eta Artium Museoak, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, eta 2022tik aurrera Oteiza Museoaren parte-hartzeagaz, alkarlanean atontzen atontzen daben —Jardun Artistikoen Institutuaren— ikerketa-programea Gasteizko museoko lantegi eta espazioetan hasiko da. Datozen hilabete bietan, JAIren zazpigarren deialdian hautatutako hamasei lagunek parte hartuko dabe ikasketa-programa honetan, eta irakasleak erakunde bakotxeko programei lotutako nazinoarteko artistak izango dira. Abuztuaren 3tik aurrera, Tabakaleran izango dira eta, aurretik, egonaldi bat egingo dabe Oteiza Museoan. JAI udako eskolearen muina praktika artistikoa da, eta ikerketa, produkzinoa eta lan kritikoa sustatzea dau helburu.
Jardun Artistikoen Institutua (JAI) Artium Museoaren eta Tabakaleraren ekimena da, eta 2022. urtetik Oteiza Museoaren lankidetzea dau. Programak arteen arloko profesionalak trebatzen laguntzea dau helburu. JAIk ezagutzearen transmisinoan sakondu nahi dau, prestakuntza-prozesuan dagozan artisten eta nazinoarteko profesionalen artean trukerako espazioak eregiz.
Ezagutzearen transmisino hori indartzeko, JAIko irakasleak zazpigarren edizino honen deialdia sustatzen daben erakundeen erakusketa-programea eta programa publikoen parte dira. 2026ko irakasleak Mariana Castillo Deball (Mexiko Hiria, 1975), Louidgi Beltrame (Marseilla, 1971), Nora Aurrekoetxea (Bilbo, 1989), Maddi Barber (Lakabe, 1988), Debris Stevenson (Londres, 1990) eta Carla Filipe (Vilanova da Barquinha, 1973) dira. Tutoreak, barriz, Alejandro Cesarco (Montevideo, 1975), Itziar Okariz (Donostia, 1965) eta Ibon Aranberri (Itziar-Deba, 1969) artistak dira.
Prestakuntza-saioak garagarrilaren 1etik abuztuaren 28ra egingo dira. Ikastaroa Artium Museoan hasiko da, eta ikasleak hilaren 26ra arte egongo dira bertan. Ondoren, garagarrilaren 29tik abuztuaren 1era, egonaldia egingo dabe Altzuzako Oteiza Museoan. Abuztuaren 3tik aurrera, Tabakalerak hartuko ditu ikasketa-programeagaz jarraitzeko, abuztuaren amaierara arte.
JAI ikasketa-programea arte-jardueraren inguruko plazea eta haren gaitasunari buruzko alkarrizketak zabaltzeko aukerea emoten dauen baliabidea da, baita horren inguruan sortutako lengoaietan eta subjektibazino moduetan sakontzeko bidea be. Ikastaroaren dinamikea artista-irakasle bakotxak prozesu horreen ikuspegi berezia emoteko diseinauta dago. Hori dala eta, programearen metodologia lantegiaren espazioan eta praktika zehatzen bidez sortzen diran hartu-emonetan oinarritzen da, teoria hutsean baino gehiago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
