'Neguko izarrak'

Bizkaie! 2026-07-06 08:48   Musikea

Peru Altube Kazalisen bateria Jazz ikasketetako gradu amaierako lana da.

Proiektu hau naturea eta bere lau elementuetan (sua, ura, lurra eta haizea) oinarritutako lan kontzeptuala da eta konposizino originalez gan, Xabier Leteren Izarren Hautsa eta Mikel Laboaren Negu Hurbilak kantuen moldaketak jasoten ditu, bizitearen hasierea eta amaierea sinbolizauta.

Lan honetan honetan jazza eta Euskal kulturea buztartzen dira ikuspegi personalean eta emozionalean oinarrituz eta inprobisazinoa elementu garrantzitsua bada be, Peru Altuberen ibilbidean sortutako melodia eta erritmoak dira oinarri.

Neguko izarrak proiektuko Sua abestiaren bideoklip ofiziala da, 2025eko Irailaren 29an grabautakoa Pottoko estudioan.

Konpoeizinoa:

Peru Altube Kazalis

Musikariak:

  • Bateria: Peru Altube Kazalis.
  • Bajistea: Jokin Barriola.
  • Pianistea: Ion Gomez.
  • Gitarristea: Jose García.
  • Tronpetistea: Aimar Palacios.
  • Saxofonistea: Peio Martinez.
  • Abeslaria: Malentxo Zaberio.

Grabaketea, nahasketak eta masterizazinoa:

  • Fredi Pelaez (Pottoko estudioa).

Diseinua:

  • Maider Alday.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu