'L’Angle Disparu' eta 'La Conferencia de los Pájaros' Bilbon
2026-07-03 09:24 KultureaInformazio guztia: Bilboko Kalealdia - Kaleko antzerki eta arteen jaialdia.
Aurten be, Bizkaia Aretoak parte hartuko dau Bilboko 27. Kalealdian – Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdian, eta garagarrilaren 3an honako ikuskizun honeek izango dira:
- 18:30ean eta 21:00etan, eraikinaren kanpoaldean, Retouramont konpainiaren L’Angle Disparu ikuskizuna (25 minutuko iraupena).

Laburpena: hormea lurzorura zabaldutako gainazala da. Gainazal bi horreen alkargunean, hormearen oinean, angelua sortzen da. Oinezko arruntak ikusten dau angelu horretan bere ibilia eten egiten dala; gure jantzariak, ostera, lurrean ibilteko eta bere bilakaerea naturaltasunez horman jarraitzeko gaitasuna dauka. Egokitzapena orientazino-aldaketa huts baten bidez egiten dau: lurrean bertikalean barik horman horizontalean ibilten hasten da. Ibilera hori azkartu egiten da, eta jantzariak korrika eta saltoka egiten dau. Hormea eta lurra bereiztezin bihurtzen dira; jantzaria hiru dimensinoko gainazal batean mobiduten da, errebotez betetako koreografia batean. Hormearen oineko angeluak ez ditu gorputzaren ibilbideak gehiago mugatzen; desagertu egin da.
- 22:30ean, Menchu Gal terrazan, Insectotròpics konpainiaren La Conferencia de los Pájaros ikuskizuna (45 minutuko iraupena).

Laburpena: Farid al-Din Attar poetearen Txorien hizketa liburuan (Manṭiq al-Ṭayr, 1177), hegazti-talde batek bidaia espiritual bati ekiten deutso Simurgh bilatzeko. Insectotròpics lanak egokitzapen multimedia bat aurkezten dau eta arreta jarten deutse bidean galtdutako hegaztiei, dudan dagozanei, gelditzen diranei edo jarraitzeko bildurrez dagozanei. Bilaketa bakartia esplorau beharrean, lanak bidaia partekatuaren balioa nabarmentzen dau. Konpainia, komunidadea eta entzuteko gaitasuna esperientziaren ardatz nagusi bihurtzen dira. Hizkuntza eszeniko propioagaz, Insectotròpics zuzenean buztartzen ditu bideo-sorkuntzea, pinturea, arte bisualak, musika elektronikoa eta dramaturgia performatiboa, ingurune murgiltzaile eta eragin bisual handikoa sortzeko. Sorkuntza-prozesu kolektibo eta horizontala diziplinen alkargunean eta teknologiaren eta arte-jarduerearen arteko alkarrizketan, erritualaren eta esperimentazinoan oinarritzen da.
Kontuak kontu, Bilboko 27. Kalealdia – Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia garagarrilaren 4an amaituko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
