Euskerearen kontrako oldarraldia salatu eta euskerazko eredua orokortzea eskatu dabe

Bizkaie! 2026-07-03 08:46   Euskerea berbagai

Ehunka lagun batu dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen.


Donostian.


Gasteizen.

Justizia euskerarako, euskerea guztiontzat
 lelopean ehunka lagun batu dira Euskalgintzaren Kontseiluak Bilboko, Donostiako eta Gasteizko EHUren campusetan deitutako hiru alkarretaratzeetan. Bertan, salaketa nagusia izan da unibersidadera sartzeko probetan zenbait ikaslek lortutako emoitza eskasak euskerearen kontrako oldarraldia hezkuntzara zabaltzeko erabili dauela botere judizialak, euskereari uko egitea sarituz.

Euskerearen aldeko gizarte eragile nagusiak batzen dituan Kontseiluaren eretxiz, jazoera honek argi erakusten dau botere judizialaren aldetik bizi dogun euskerearen gitxiespen sistematikoa, euskerea bigarren mailako eta gaztelaniaren menpeko hizkuntza lez betikotzeko asmoz. Era berean, gaur egun EAEko hezkuntzan indarrean dagoan hizkuntza-ereduen sistemeak milaka ikasle gitxieneko euskera mailea lortzetik kanpo ixten dituala eta horren aurrean, ikasle guztien euskalduntzea bermatzeko hizkuntza-ereduen sistemea gainditu eta euskerazko ikasteredua orokortzea aldarrikatu dabe.

Alkarretaratzeakaz bat egin dabe hezkuntza eta unibersidade arloko eragile eta sindikatu nagusiek, besteak beste, ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek, Euskal Herriko Ikastolak, BIGE eta Denon Eskola federazioek, IAS eta IKAMA ikasle antolakundeek, eta EHUko euskera taldeek.

Euskalgintzearen Kontseiluak alkarretaratzeetan irakurritako adierazpena hemen.




Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu