Kaleka 2026k hamar ikuskizun, nazinoarteko konpainiak eta herritarren parte-hartzea ekarriko ditu

Bizkaie! 2026-07-02 13:01   Kulturea

Garagarrilaren 3tik 5era Lekeitiora.

36. Lekeitioko Kale Arteen Jaialdia garagarrilaren 3an, 4an eta 5ean izango da. Hiru egunez, herriko kaleak, plazak eta espazio publikoak arte eszeniko garaikideen topagune bihurtuko dira, antzerkia, zirkoa, jantzea, instalazino artistikoak eta parte-hartze proposamenak buztartuz. Aurtengo edizinoan 10 ikuskizun eta instalazino izango dira, Kanada, Frantzia, Italia, Brasil, Andaluzia, Katalunia eta Euskal Herritik etorritako konpainiakaz.

Jaialdiaren programazioa lau ardatz nagusiren inguruan egituratzen da: Kaleka Programa Ofiziala, Kaleka Scratch, Kalekaz Blai eta Kalekart, kale arteak herritarren eguneroko bizitzara hurbiltzeko eta parte-hartzea sustatzeko helburuagaz.

Egitaraua

  • Garagarrilak 3, barikua:

16:00etatik 20:00etara – Bercer le temps (Berceurs du Temps, Kanada): Sehaska-kantuen unibersoan sartzeko esperientzia poetikoa, kulunka-jarlekuen eta herritarrek grabautako ahotsen bidez.
20:00 – Haritik Tiraka (Bitsa Konpania, Euskal Herria): Eguneroko bizitzako persona anonimoei eta euren istorioei balioa emoten deutsen antzezlana.
22:00 – La Paradeta (Circ Vermut, Katalunia): Zirkua eta umorea buztartzen dituan ikuskizuna, malabare, oreka eta bermut giroagaz.
23:00 – Desprovisto (UpArte, Andaluzia): Aurreretxiak eta etxurakeriak baztertuz, aldaketearen eta zaurgarritasunaren inguruko zirku garaikideko piezea.

  • Garagartilak 4:

12:00 – Bailar Solo Es Un Rollo (Cia Moveo, Katalunia): Parte-hartzean oinarritutako proposamena, isolamenduaren aurrean alkargune artistiko eta kolektibo bat sortzeko.
16:00etatik 20:00etara – Bercer le temps (Berceurs du Temps, Kanada): Instalazinoaren bigarren eguna.
17:00etatik 20:00etara – Circo de los Sentidos (Mumusic Circus, Katalunia): Esperientzia ibiltari eta murgiltzailea, objektuen, personen eta espazioaren inguruko pertzepzinoa lantzen dauena.
17:00etatik 21:00etara – Todo lo que tus oídos insisten (Quase Cia, Brasil): Uri-espazioan zehar egiten dan esku-hartze artistikoa, entzutea eta hartu-emon sozialak ardatz dituana.
20:00 – WOOW! (Cia Bruboc, Italia): Clown lengoaian oinarritutako umorezko eta poetikaz betetao ikuskizun ibiltaria.
22:00 – Gaïa (Compagnie Bivouac, Frantzia): Mobimentuan dagoan eszenografia baten bidez, orekea eta poesiaren inguruko ikuskizuna.

  • Garagarrilak 5:

19:00 – WOOW! (Cia Bruboc, Italia): Ikuskizun ibiltariaren bigarren emonaldia.
20:00 – IOI (Haatik, Euskal Herria): Jantza garaikideko piezea, soinuaren eta espazio publikoaren erabilera barriak proponiduten dituana.

 
KALEKARI eta herritarren parte-hartzea

KALEKARI programeak protagonismo berezia izango dau. Garagarrilaren 4an, 10:30etik 12:00etara, Quase Cia konpainiak publiko orokorrari zuzendutako Gorputzak, irudiak eta akzioak espazio publikoan tailerra eskainiko dau, espazio publikoaren erabilera artistikoa modu praktiko eta parte-hartzailean lantzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu