Bilboko XVII. eta VIII. Banderak jokatuko dira garagarrilaren 4an, zapatuan

Bizkaie! 2026-07-02 10:07   Kulturea

Uri-zirkuituak eta erlojuaren kontrako formatuak ikuskizun bakarra eskainiko dabe.

Bilbo izango da Eusko Label Ligeak eta Euskotren Ligeak Bizkaian egingo daben lehenengo geldialdia. Bilboko Banderea, uriaren bihotza zeharkatzen duaen erlojuaren kontrako estropadea, traineruek Euskadiko uretan egingo daben lehenengo geldialdia izango da. Borja Rodrigo ACTeko presidenteak uriaren garrantzia azpimarratu dau, ligearen garapenari estu lotuta baitago: ilusinoz ganezka gagoz denporaldi honetan eta gogotsu arraunak urte bikaina izan daian. Lehiaketeari Madrilen ekinu ondoren, harro gagoz bigarren jardunaldi hau Bilbon biziteaz, ospea, ikusgarritasuna eta agertoki parebakoa emoten dituan uria baita. Erlojupeko formatuan jokatzen danez eta uriaren erdigunea zeharkatzen dauenez, estropada honen berezitasunak Bilboko Bandera oso hitzordu berezia bihurtzen dau klub, kirolari eta zaleentzat.

Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak eta Borja Rodrigo ACTko presidenteak garagarrilaren 4an, zapatuan, egingo diran Bilboko XVII. eta VIII. banderak aurkeztu ditue. Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak jentea animau dau Bilboko Banderea jai handi bihurtu dan horretan parte hartzeko: 2026ko denporaldia indartsu dator eta, gainera, Bilbo protagonista dala; protagonistea tradizinoa, ikuskizuna eta lehiakortasuna maila gorena buztartzen dituan estropadan.

Uri-zirkuituak eta erlojuaren kontrako formatuak ikuskizun bakarra eskainiko dabe itsasadarrean zehar eta zaleek traineruak pasaukeran gozetako aukerea izango dabe uriaren erdigunean. Gainera, estropada horretako denporek hurrengo eguneko urteera-ordena eta txanden osaerea zehaztuko dabe eta, beraz, inportantzia handikoa da hori kirol arloan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu