Euskal kazetarien ia erdiak geldiarazo egiten dau Adimen Artifizialaren erabilerea
2026-07-02 09:27 KultureaDuda etikoakaitik, hain zuzen be.
Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) ikerketa bateko emoitzak ezagutarazo ditu eta lehenengo aldiz, Euskadiko informazino ekosisteman Adimen Artifizialaren (AA) logikeak zelan sartzen jakun aztertu dau modu enpiriko eta zehbatzean.
Adimen artifizialaren eragina euskal komunikabideetan: gobernantza algoritmikoa, hizkuntza subiranotasuna eta informazino osotasunaren erronka izenburuko tesia Bárbara Sarrionandia Uriguen ikertzaileak egin eta Simón Peña Fernández eta Jesús Ángel Pérez Dasilva irakasleek zuzendu dabe. Ikuspegi zentralizaduetatik teknologiari buruzko azterketa orokorrek sarri egiten daben azalpenen aurrean, ikerketa honek erakusten dau AAren eraginak informazinoan ez dirala unibersalak; hori beharrean, lurralde bakotxeko baldintza soziolingustikoen aurrean menpekotasun handikoak dira. Lana metodologia mistoan oinarritu da,eta honako honeek guztiak bateratu ditu: 501 kazetari aktibori egindako inkesta bat, komunikabide liderretako (EiTB, Vocento, Grupo Noticias, Berria, Naiz eta Cadena SER Euskadi) arduradun teknologikoakaz egindako sakoneko alkarrizketak, eta Eskala Handiko bost Lengoaia Ereduri (LLM) egindako auditoretza esperimentala.
Ikerketara batutako datuek baieztatzen dabee Adimen Artifiziala Euskadiko erredakzinoetan sartzeko prozesua hasierako fasean eta modu desorekatuan dagoala. Inkestautako profesionalen % 45,91k adierazo dau ez dituala tresna horreek inoiz erabilten bere eguneroko lanean; joera hori arabere nabarmenagoa da idatzizko prensan, langileen % 54,20k erabat baztertzen baitau tresna horreen erabilerea. Kontrako muturrean, euskarri digital natiboak dira nagusi integrazinoan, eta horreen asteroko
erabilerea % 50ekoa da.
Datu horreek ikusita, ikerketeak sektorearen erantzuna zuhurtzia informatiboaren terminoaren bidez kontzeptualizau dau. Hurbileko komunikabideek hibridazino lagunduaren eredua hartzen dabiz, Adimen Artifizialari arrisku txikiko eta bigarren mailako prozesu mekanikoak itxita —itzulpen automatikoa (% 46,4), zuzenketa ortotipografikoa (% 27,6) edo audioaren transkripzinoa (% 23)—, baina eduki informatiboaren erdigunea (hautaketa, edizioa eta idazketa irizpide zorrotzaren eta giza kontrolaren menpean (human-in-the-loop).
Ikerketeak identifikau dauenez, ezarpen zatikatu horren kausa nagusia prestakuntza bakotasun sistemikoa da: Euskadiko kazetarien % 14,1ek baino ez dau Adimen Artifizialari buruzko prestakuntza arautua eta espezifikoa. Heziketa falta hori kritikoa da erredakzinoko eginkizunetan (% 13,8) eta lokuzino lanetan (% 6,3), eta horrek gehiengoa autoikaskuntzearen menpean egotera behartzen dau.
Prestakuntza arloko hutsune horrek ziurbakotasun operatibo nabarmena elikatzen dau. Holan, teknologia horreekaz esperimenteteagaz lotutako traba nagusien artean, honako honeek aitatu ditue profesionalen % 63,91k: dilema etikoak, algoritmoen gardentasun faltea eta egiletzearen lausotzea. Hutsune hori nabarmen handiagoa da 20 urte baino gehiagoko ibilbidea daben profesionalen artean (% 47,62).
Beste alde batetik, lurraldearen ikusezintasuna eta euskerearen oztopoa maila teknikoan, ikerlanak egindako topakuntza esanguratsuenetako bat da zentralismo algoritmikoa izeneko lurralde alborapena dagoala tresna sortzaile globaletan (ChatGPT, Claude, Gemini, Copilot eta Perplexity). Eskualdeko gaurkotasunari buruzko sensibilidade handiko konsulten bidez egindako proba esperimentaletan oinarrituta, ikerketako datuek erakusten dabe eredu komertzialen errendimenduak eta trazabilidadeak nabarmen behera egiten dabela hurbiltasun eskalan jarduten dabenean.
Algoritmoek erakunde konplexutasuna sinplifiketako joerea dabe eta lurraldeko iturrien azpiordezkaritza kezkagarria erakusten dabe: tokiko konsulten kasuan, AAk erreferentziautako iturri guztien artean, % 67,4 estaduko hedabideei jagoke, eta % 15,5 Euskadiko hedabideei. Gainera, euskerazko informazinoa prozesaukeran muga morfosintaktiko eta zehaztasuneko arazoak indartu handiak daude oraindik, eta horrek haluzinazinoen (makinak sortutako datu faltsuak) agerpena eta bulnerabilidadea handitzen dau. Horri aurre egiteko erantzun defensibo lez, ikerketeak tokiko kontsorzioak eta itzulpeneko eta ahots sintesirako tresna propioak sortzen dabizela azpimarratzen dau. Horreen guztien helburua kokatutako subiranotasun algoritmikoa aldarrikatzea da.
Maila sozialean, ikerketeak ondorioztatzen dau informazino fluxu automatizatuek ez dabela neutraltasunez jarduten, desbardintasun analogikoak heredau eta indartu egiten dituela. Aztertutako ereduak modu opakuan estereotipoak errepetiduteko joerea dabe eta modu sistematikoan gizonezkoen iturriak lehenesten ditue balio politiko edo ekonomiko handiko albisteetan (hard news). Emakumeen ordezkaritzea, barriz, aisialdi edo jagoletzeagaz lotutako rol tradizionaletara baztertzen dabe.
Kontuak kontu, froga enpirikoa urtenbide praktikoetara eroateko helburuagaz, ikerketeak proposamen aplikatu bi aurkezten ditu hedabideen sektorerako eta Euskadiko erakunde publikoei zuzenduta: Alfabetatze Algoritmikoaren Prestakuntza Programa Integrala, profesionalak gaitasun kritiko eta teknikoetan trebatzeko, eta Europar Batasunaren AI Act araudiagaz lerrokatutako Esparru Etiko Normatiboa, trazabilidadea, hizkuntza bardintasuna eta audientzien aurreko gardentasuna bermatzeko.
Bárbara Sarrionandia Uriguen
Kazetaritzan lizentziaduna Nafarroako Unibersidadean, Bárbara Sarrionandia Urigüenek oraintsu doktore izatea lortu dau Euskal Herriko Unibersidadean (EHU), Gizarte Komunikazinoan, bere tesia defendiduatu ondoren: Adimen Artifizialaren eragina euskal hedabideetan: gobernantza algoritmikoa, hizkuntza-subiranotasuna eta informazioaren osotasunaren erronka. Ikerketa arlo horretan jarraitzen dau lanean, eta aldi berean komunikazinoaren eta marketinaren arloan jarduera profesionala garatzen dau sektore pribatuan.
2026/10/08 09:54
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
