Onintza Enbeita pregoilari eta Ainhoa Urrejola txupinera izango dira 2026ko Aste Nagusian

Bizkaie! 2026-07-02 07:38   Kulturea

Enbeita Maguregi bertsolaria aukeratu dabe abuztuaren 22an, zapatuan, Arriaga Antzokitik pregoia irakurteko.

Kaixo konparsako Ainhoa Urrejola Soldevillaren ardurea izango da Bilboko jaien hasierako txupina jaurtitea.

Bilbok badaki nortzuk lagunduko deutsen Marijaiari 2026ko Aste Nagusian. Jai Batzorde Mistoak Onintza Enbeita Maguregi aukeratu dau abuztuaren 22an Arriaga Antzokiko balkoitik pregoia emoteko. Bertsolari eta kazetari honek ibilbide nabarmena egin dau bertsolaritzearen arloan, eta 2018an Bizkaiko Txapelketea irabazi eban lehenengo emakumea izan zan. Muxikan jaio eta bizi da, bertsolari-familia ezagun batekoa da eta lotura estua dauka Bilbogaz eta Aste Nagusiagaz. Haren ustez, "herri-jairik ederrena da.

Bestalde, orain ia 30 urtetik Kaixo konparsako kide Ainhoa Urrejola Soldevilla Bilboko Konparsak kolektiboak izentautako txupinerea izango da. Bilbo Zaharrean jaio zan eta konparsei lotuta egon da beti. Gaur egun Otxarkoagan bizi da, eskola-jantoki batean lan egiten dau eta alaba bi daukaz. Hondartzea, mendia, artisautzea eta irakurketea maite ditu, eta Aste Nagusia emozino bereziagaz bizi dau. Marijaiaren etorrerea urtero emozinoz bizi dauen ekitaldia da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu