Bost 5 produkzino propio estreinauko ditu Pabellon 6 Aretoak

Bizkaie! 2026-07-01 12:15   Kulturea

Denporaldiari Aste Nagusian ekingo deutsagu, Pelotazo! antzezlanaren estreinaldiagaz.



2025-2026 denporaldia gogorra izan da, Pabellón 6 Aretoaren itxierea eta Gazte Konpainiaren espazio barriaren inaugurazinoa, programazinoan etenik barik eta produkzino propioen sorkuntzeari eutsiz.

Pelotazo! antzezlanaren sorkuntzan egile asko izan dira (8) etxebizitzearen arazoari buruz idatzitako produkzino propioa da, Getari Etxegarai eta Olatz Ganboa zuzendari dirala. Jai giroko proposamen honetan umorea eta musikea ez dira faltauko. Lana abuztuaren 27tik irailaren 20ra izango da ikusgai.

Hurrengo estreinaldia urriaren amaieran izango da. Euskera hutsean egindakoa, Bizipoza, Patxo Telleriak idatzi eta zuzendua. Komedia dibertigarria da, eta protagonistak terapia bitxi bat jarraitu beharko dau, bizitearen poza berreskuratzeko. Antzezlana Arriaga Antzokian estreinauko da urriaren 27an eta, ondoren, Pabellón 6 Aretoan antzeztuko da zemendiaren 22ra arte.

Eta denporaldiaren bigarren zatian beste 3 estreinauko dira: Seria una pena que se marchitaran las plantas, Ivor Martinic antzerkigilearen lana zuzenduko dau Javier Liñerak. Maitasunari eta ahanztureari buruzko esperimentu eszenikoa. Arturo Ui eta bere Gorakada Jasanzina / La evitable ascension de Arturo Ui, Gazte Konpainiaren produkzino elebidun barria, Bertolt Brechten testu bat, Galder Irustaren zuzendaritzapean. No hables con extraños (Fragmentos de memoria) Helena Tornero antzerkigilearen lana Ramón Bareak zuzenduko dau. Memoria historikoari eta belaunaldiz belaunaldiko herentziari buruz egindako proposamena.

Estreinaldi horreez gan lehen eszenarautako beste produkzino propio bi ikusteko aukerea egongo da udagoienean Muro de piedra (urriaren 1etik 11ra) eta Sobre los prejuicios de tabaco (urriaren 15etik 18ra).

Horreezaz gan, Taxidermia de una alondra (irailaren 25etik 27ra), Hemingway. Enviado especial (urriaren 24an eta 25ean), El abrazo (zemendiaren 22an), Del amor al Nopor (zemendiaren 28an eta 29an), Una historia de Bilbao (abenduaren 3tik 8ra), eta Escupir al cielo (abenduaren 19an eta 20an).

Beste alde batetik, Emergenteen Zikloa be atondu dogu abenduaren 10etik 13ra; danetara, 4 pieza izango dira: Compasion, Rojo nieve, Nork ina dak? eta Etxea.

Udabarrian, Antzerki Arina Jardunaldiak etorriko dira eta 14. edizinoan, pieza laburren estreinaldiak ikusi ahal izango dira, euskeraz eta gaztelaniaz.

Eta bagilean, denporaldia amaitzeko, Antzerki Amauterraren Jaialdian eskolek, antzerkizaleen taldeek, emakume-taldeek hartuko dabe oholtzea.

Eta Gabonetan, urtea amaitzeko, abenduaren 26tik 30era, MR. Boo eta urte barriari ekiteko, urtarrilaren 2tik 10era, lan arrakastatsua bueltauko da, La virgen del rocio se aparece porque lo ha dicho su psicologo.

Gazte Konpainia barriak proba eta bazkideen kanpaineagaz ekingo deutso denporaldiari.

Ikasturte barriagaz batera, irailean, Gazte Konpainiaren 11. promozinoan parte hartzeko probak egingo dira. Garagarrilaren 19ra arte zabalik dago izena emoteko epea, arte eszenikoetan prestakuntza arautua daben eta elebidunak diran 30 urtetik beherako gazteentzat (produkzinoa euskeraz eta gaztelaniaz taularatuko da). Bete beharreko inprimakia webgunean dago eskuragarri.

Denporaldi barriagaz batera, Pabellón 6ko bazkideak barritzeko kanpaineari be hasierea emongo jako, bai txartela barritu nahi daben personentzat, bai P6 familiako kide izanik proiektua babestu nahi daben bazkide barrientzat, eta horregaitik abantailak izango ditue.

Sarrerak apurka-apurka jarriko dira salgai webgunean. Pabellón 6 Aretoan jazoten den guztiaren barri izateko, sare sozialetan jarraitu zeinkie edo asteko buletinean harpidetu. Informazino guztia www.pabellon6.org webgunean dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu