Euskerea ezagutzearen egiaztapen-eredu barria ezarriko dau Eusko Jaularitzeak
2026-07-01 09:03 Euskerea berbagaiHizkuntza-gaitasunak zehaztasun handiagoz autortzeko eta egiaztatzeko aukera gehiago eskaintzeko.
Gaurko Gobernu Kontseiluan lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Ibone Bengoetxeak, aurkeztu dau HABEk 2026ko urriko deialditik aurrera ezarriko dauen euskerea ezagutzearen egiaztapen-eredu barria.
2026ko urriko deialditik aurrera, Eusko Jaurlaritzeak, HABEren bitartez, euskerea ezagutzearen egiaztapen-sistema berezia jarriko dau martxan. Lehenengo aldiz, HABEk egiaztapen asimetrikoak eskaini eta egiaztapen partzialak orokortuko ditu, personen gaitasunak eta egoerak zehaztasun handiagoz autortzeko. Sistema barri honen abiaburua da persona guztiek ez dituela hizkuntza-gaitasunak modu berean garatzen, eta egiaztapen-sistemeak errealidade horri erantzun behar deutsola.
Bengoetxea lehendakariordearen eretxiz, sistema malguagoa, bidezkoagoa eta personen errealidadera hobeto egokitua eregi nahi dogu. Neurri hau Jauzia Gara estrategiaren barruan kokatzen da, Eusko Jaurlaritzea euskerearen ikaskuntzearen arloan bultzatzen dabilen eraldaketearen barruan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
