Euskereran kontrako oldarraldiak hezkuntzara egin dau salto
2026-07-01 07:57 Euskerea berbagaiIkasle guztien euskalduntzea bermatzeko bidea hizkuntza-ereduen sistemea gainditzea da.
Euskalgintzearen Kontseiluak salatu dauenez, Unibersidadean sartzeko probako (USaP) Euskera eta Literatura II azterketan zenbait ikaslek izan dituen emoitza eskasak euskerearen normalizazinoaren kontra atondutako oldarraldia dira, izan be, auzi horrek azken egunotan izandako bilakaerea ikusita argi dago oldarraldi politiko, mediatiko eta judiziala dala. Gainera, larritasun berezia dau agerraldi honek, oldarraldiaren beraren eragin eremua zabaldu dauelako, euskerearen desofizializazino prozesua indartu dauelako, eta euskereari uko egitea pribilegiorako bide bihurtu dauelako.
Azken asteetan Unibersidadean Sartzeko Probeagaz (USaP) jazoten dagoan guztiak eta euskerearen inguruan zabaldutako diskurso eta epaileen aginduek ardurea sortu dabe Kontseiluaren barruan. Izan be, zenbait ikaslek lortutako emoitza eskasak euskerearen kontrako oldarraldia hezkuntzara zabaltzeko erabili dala salatu dau Kontseiluak.
Ikasle guztien euskalduntzea bermatzeko bidea hizkuntza-ereduen sistemea gainditzea eta euskerazko ikasteredua orokortzea da zehaztu dau Idurre Eskisabelek.
Horregaitik guztiagaitik, Euskalgintzearen Kontseiluak Justizia euskerearentzat, euskerea guztiontzat lelopean hiru alkarretaratze deitu ditu eguen honetan, garagarrilak 2, eguerdiko 12:00etan Bilbo, Gastei eta Donostiako EHUren campusetan:
- Bilbo: Injinerutza Eskola Eskola I (Torres Quevedo Ingeniaria Plazan).
- Donostian: Karlos Santamaria Zentroa (Elhuyar Plazan).
- Gasteizen: Letren Fakultadea (Unibersidadeko ibilbidea, 5).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
