EHUk uste dau auto judizialen aplikazinoak 534/2024 Errege Dekretuagaz talka egiten dauela
2026-07-01 07:46 Euskerea berbagaiEkintza judizial gehiago aztertzen hasi da.
Euskal Herriko Unibersidadeko errektore Joxerramon Bengoetxeak eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibersidade eta Barrikuntza sailburu Juan Ignacio Perez Iglesiasek preminazko bilerea egin dabe bart, aztertzeko daborduko hasita dagoan unibersidaseko onarpen-prozesu baten baldintzak aldatzeko behartzen daben auto judizialek eragindako ondorioak eta horreen eragina murrizteko beharrezko neurriak adosteko.
Bilerearen ondorioz, erakunde biek berbatu dabe auto judizialek ezartzen daben salbuespenezko plazen erreserbea kautelaz eta behin-behinean zabaltzea, beharrezkoa dan titulazinoetan. Helburua da, ahal dan neurrian, ebazpen horreek gauzatzeak onartutako ganerako ikasleei kalterik ez eragitea eta, aldi berean, plazen erreserbwa aurreikusten daben auto judizialak betetea.
Bileran ebazpen horreen ondoriozko egoera juridikoa be aztertu da. Esangur horretan, gogorarazo da kautelazko neurriak dirala eta horreen behin betiko ebazpena oraindino ebatzi barik dagozala. Era berean, autoek berariaz jasoten dabe unibersidadeak aurkeztutako errekursoek aurrera egin ezkero, edo behin betiko epaia kontrakoa bada, plaza hori galduko dabela errekursoa aurkeztu eta orain plaza bat eskuratzen daben personek.
Euskal Herriko Unibersidadea aztertzen dabil epaileen auto judizialak beteteko modu desbardinak. EHUk uste dau auto horreek betearazoteak talka egiten dauela 534/2024 Errege Dekretuagaz, hau da, unibersidadera sartzeko probea arautzen dauen dekretua. Arau horrek berariaz ezartzen dau Euskera eta Literatura II irakasgaia sarbide-faseko kalifikazinoaren parte izan behar dala. Auto judizialek, ostera, kalifikazinoak irakasgai hori kontuan hartu barik barriro kalkuletako agintzen dabe eta, unibersidadearen ustez, indarrean dagoan estadu-mailako berariazko araua ez betetera behartzen dau.
Horregaitik, EHUren ustez, egoera horrek aurrekaririk bako dilema juridikoa sortzen dau, izan be, autoek ezarritako baldintzek unibersidadea behartzen dabe sarbideko kalifikazinoak aldatu eta plazak erreserbetea, 534/2024 Errege Dekretuaren berariazko xedapen bat alde batera itxita. Gainera, unibersidadearen ustez, egoera horrek dagoeneko hasita dagoan onarpen-prozesu baten baldintzak aldatzen ditu, persona talde jakin bati unibersidadean sartzeko prozesuaren arau orokorrak ez apliketea dakarrelako, unibersidadean sartzeko prozesuan nagusitu behar dauen aukera-bardintasunaren printzipioa hausiz, gainerako ikasleen eskubideen kontra eginez eta segurtasun juridikoa kaltetuz; hau da, unibersidade-sistemarako larritasun handiko aurrekari bat sortuz.
Euskal Herriko Unibersidadeak auto judizialek ezarritako kautelazko neurriak bete eta aplikauko ditu, nahitaez bete beharrekoak diralako. Era berean, eskura dituan bide juridiko guztiak erabiliko ditu 534/2024 Errege Dekretuaren aplikazino osoa eta unibersidadean sartzeko sistemearen bermeak defendiduteko. Horregaitik, Euskal Herriko Unibersidadeak apelazino helegitea aurkeztuko dau. Era berean, unibersidadea aztertzen dabil erakundearen segurtasun juridikoa babesteko eta unibersidadean sartzea arautzen dauen indarreko arau-esparrua errespetetan dala bermatzeko beharrezkoak izan daitekeza gainerako ekintza judizialak.
Azkenik, unibersidadeak berretsi dau autoen kontra aurkeztutako errekursoei eusten deutsela eta indarrean dagoan lege-esparrua nahiz unibersidadean sartzeko sistemaren bermeak defendiduten jarraituko dauela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
