Seaska-ko zuzendari orokor Hur Gorostiagak garagarrilaren 5ean bere kargua itxiko dau

Bizkaie! 2026-06-30 10:49   Kulturea

Seaskan 18 urteko ibilbidearen ondoren.

Urte horreetan guztietan, Hurren konpromisoa, profesionaltasuna eta ikuspegia oinarrizkoak izan dira Seaskaren garapenean. Bide luzea egin dogu alkarregaz eta gaur egungo egonkortasuna eta indarra hari zor deutsaguz.

Momentu honetan, gure eskerrik beroenak helarazo nahi deutsaguz egindako lan guztiagaitik eta erakutsi dauen jarrera eta konpromiso iraunkorragaitik.

Beste alde batetik, ikasturte barrian Seaskan guraso gehiago izango ez dalako, Sophie Layus lehendakarikidea bere karguaren amaierara helduko da garagarrilaren 2ko Ikastolen Kontseiluan.

Hauxe da Seaskako gurasoen ibilbidea; umeak ikastolan emoten ditugu ume euskaldun oso, konzientziadun eta eraldatzaileak sortzeko proiektuaren parte izateko. Ames honek aurrera segidu deiea guraso bezela ikastolan zein seaska federazinoaren atontze lanetan parte hartzen dogu. Eta umeak handitzeagaz, gure tokia guraso barriei ixten deutsegu. Gure eskerrik beroenak helarazo nahi deutseguz Sophieri urte luzeetako bere konpromisoagaitik eta guraso guzien eredu izateagaitik.

Batzuk joan, esan barik doa hutsunea sentiduko dala, eta beste batzuk etorriko dira. Jakizue jadanik hasi garela etorkizunari begirako antolaketa barri bat lantzen, transizino hau baldintza onenetan egiteko eta gure proiektuaren jarraipena segurtatua izan daiten.

Amaitzen joakun 2025-26 ikasturte hau betea baizen emonkorra izan da. 2026-27 ikasturte barriari be ez jako erronkarik faltauko eta prest izango gara orain 60 urte sortutako ames hareek egia bilakatzen jarraitzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu