I. Arratiako Ondare Astegoiena, jantza-ondarearen transmisinoa ardatz
2026-06-30 10:21 KultureaAreatzako Udalak eta AIKO Kultur Elkarteak atonduta.
Bagilaren 27an eta 28an egingo dabe lehenengo aldiz, Areatzako Udalak eta AIKO Kultur Alkarteak atonduta, Arratiako jotea, Erregalak, Galiziako jotea, Fuente Alamoko Bolero Eskolea, Euskal Herriko tangoa eta jota eta fandangoaren estandarizazinoa lako gaiak landu ditue. Eta tailerrak be izan dira, Larraitz Artetxe, Sabin Bikandi, Luken Aranburu, Pedro Jose Leandro, Sergio Cobos, Ines Uriarte eta Patxi Labordaren eskutik.
Lehen edizino honetan jantzea izan da gai Nagusia, zehatz, jantzak transmitiduteko moduak, belaunaldiz belaunaldi heldu jakuzan estiloak eta gaur egun oraindino bizirik dirauten jantza-hizkuntzak izan dira aztergai.
Patxi Labordak jota eta fandangoaren estandarizazinoari buruzko atelierra eskaini eban. Azken hamarkadetan jantza horreek oholtzetara eta lehiaketetara eroateagaz batera sortutako forma estereotipatuak aztertu dira, tradizinoaren, transmisinoaren eta barrikuntzearen arteko hartu-emonen inguruko hausnarketea sustatuz.
Ondoren, Luken Aranburuk Erregelak: dantzaria eta musikaria jolasean, alkarren atzetik eta elkarri tiraka izeneko tailerra eskaini dau. Durangaldeko Sokadantzearen aurresku eta atzeskuaren bidez, musikearen eta mobimentuaren arteko hartu-emon estuak aztertu ditu, AIKO Taldearen lanaren oinarrietako bat izan dan gaia.
Arratsaldean, Pedro Jose Leandro murciarrak Fuente Alamoko Bolero Eskolea aurkeztu eban. XVIII. mendetik Iberiar peninsulan zabaldutako jantza molde honek eragin handia izan eban Euskal Herriko hainbat jantzatan be eta Leandro familiak belaunaldiz belaunaldi eutsi deutson tradizino hori ezagutzeko aukerea izan da.
Jarraian, Sergio Cobosen eskutik, Galiziako jotara hurbilduko dira parte-hartzaileak. Arratiako joteagaz ekin eta Galiziako jantzan egiteko moduetara joanez, jotaldiaren aniztasuna eta lurralde bakotxak garatu dituan estilo bereziak ezagutzeko aukerea izan da.
Afalostean AIKO Taldearen jantzaldi-erromeria izan zan.
Ekimena AIKOren 20. urteurrenaren harian sortu da, baina etorkizunera begirako bokazinoagaz: urtez urte sendotuko dan topagune bihurtzea, kultura tradizionalaren transmisinoa, ikerketea eta praktikea sustatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
