'Unibertsitateko irakasleen ahozko jardunaren inplikazio pedagogikoak euskararen erabileran'

Bizkaie! 2026-06-30 09:49   Kulturea

Mintzolak beste ikerketa-egitasmo bat saritu dau.

Egitasmo bi aurkeztu dira deialdi honetan eta epaimahaiak erabagi dau ondorengo lana saritzea: Unibertsitateko irakasleen ahozko jardunaren inplikazio pedagogikoak euskararen erabileran: berbakera formala, ahozkotasun hurbila eta hizkuntzen arteko alternantzia Euskal Herriko Unibertsitatean.

Odei Guirado Irasuegi, Alaitz Santos, Peio Manterola eta Karin Van der Worp-ek aurkeztutako egitasmoa da. 3.000 euro gordineko dirulaguntzea jasoko dabe eta 2027ko zezeilaren 26an entregau beharko dabe ikerketa-lana.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa dauka Mintzolak

Euskaltzaindiak, Mintzola proiektuaren bidez, euskeraz egiten dan ahozko jardunari buruzko hiru ikerketa-lan saritzeko deialdia argitaratu eban martian. Ikertzaile gaztea edo hasibarria doktorego-tesira arte eroango duen ibilbidean, aurreko erabagiak eta pausuak be garrantzitsuak izanik, deialdi honen helburuak dira: batetik, bide horretan laguntzea; bestetik, unibersidadeko edozein jakintza-arlotatik ekinez, euskeraz egiten dan ahozko jarduna ikergai bezela sustatzea.

Egitasmo bi aurkeztu dira deialdi honetan eta proposamenak irakurri eta aztertu ondoren, zehaztutako ebaluazino-erispideak aintzat hartuta, epaimahaiak erabagi dau ondorengo lana saritzea: Unibertsitateko irakasleen ahozko jardunaren inplikazio pedagogikoak euskararen erabileran: hizkera formala, ahozkotasun hurbila eta hizkuntzen arteko alternantzia Euskal Herriko Unibertsitatean (Odei Guirado Irasuegi, Alaitz Santos, Peio Manterola eta Karin Van der Worp).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu