X. Landartek Nafarroako landa-eremuan sortutako bost sormen-prozesu garaikide erakutsiko deuskuz

Bizkaie! 2026-06-30 08:26   Kulturea

Foru Komunidadean egoitzea daben beste hainbeste sortzaileren parte-hartzeagaz.

Aurten, Iratxe Perez Barandalla zinemagileak Leotzibarrean lan egingo dau; Jaime Remírez de Ganuza diseinatzaileak, Mirafuentesen; Silvia Ayerra argazkilariak Miranda Argan landuko dau bere proposamena; Hasier Larretxea idazlea Elori lotuta egongo da; eta Irantzu del Valle eszena-sortzaileak Uskartzen egingo dau bere prozesua.

Landartek, azken edizinoetan bezela, tokiko biztanleen parte-hartzea sustatu nahi dau proiektuaren garapen osoan, modu kolektiboan eta horizontalean, hausnarketa eta ekintzak sortzeko eta hori lortzekio, sortzaileek aukeratutako herrietan lan egingo dabe, herriakaz alkarreraginean, bertako herritarren artean egon daitekezan loturak atondu, tokiko komunidadearen interesak eta beharrak jasoko dituen proiektuak alkarlanean jorratzeko. Ekimenak alkarlanerako gunea proponiduten dau, artistek eta tokiko komunidadeek denporea, entzuketea eta sormen-prozesuak konpartidu deiezan, lurraldeagaz, bertako herritarrakaz eta herri bakotxean ehuntzen diran hartu-emon kultural, sozial eta afektiboakaz lotutako proiektuak bultzatzeko. Proposamenak laguntzea, lurraldean bertan egotea eta komunidadearen aurreko zuzeneko hartu-emonak oinarri dituan lan-metodologiari eusten deutso.

Vianako Printzea Erakundea–Kultura Zuzendaritza Nagusiak atonduta, Landarte landa-eremutik sorkuntza garaikidea sustatzeko programea da. Koordinazino-taldeak aukeratutako herriak martian eta apirilean bisitau ondoren, aukeratutako parte-hartzaileek ikerketa-lana egingo dabe garagarrilaren amaierara arte, eta landuko dituen udalerriakaz loturak ezarriko ditue. Ondoren, komunidadeakaz batera, euren proiektuak definidu eta urrira bitartean landuko ditue. Programeari amaierea emoteko, hainbat bilera egingo dira artistakaz eta herriakaz, bost proiektuetan egindako lana ebaluetako.

Ignacio Apezteguiak Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusia, Lorenzo Garciak Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria eta Anne Ibañezek (Kanpoko Bulegoa kolektibokoa), programearen koordinatzaile-taldeko kideak aurkeztu dabe Landarte programearen hamargarren edizinoa. Bertan izan dira, koordinazino-taldeko ganerako kideak eta parte hartu daben sortzaileak. Horrezaz gan, tokiko garapen-agentzietako eta aukeratutako udalerrietako ordezkariek parte hartu dabe ekitaldian; horreek, herriak aurkezteko landutako bideo batzuen bidez be egon dira bertan.

Ignacio Apezteguiak nabarmendu duenez, Landartek Nafarroako landa-eremuko hainbat herri animetan ditu kultura-sorkuntza garaikideko prozesu kolektiboetan inplikau daitezan. Prozesu intimoak eta hurbilekoak dira, hausnarketa, alkarrizketa eta ekintzea buztartzen dituenak. Holan, bizilagunen beharrei erantzun nahi jake. Horretarako, tokiko komunidadeei beharrezkoak diran bitartekoak eta laguntzea emoten jakez, prozesu horreetan eginkizun aktiboa izan deien.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu