'Bilbao Izan', oinezko bisita gidatuek Artxandan gerra zibila zelan bizi izan zan erakutsiko dabe
2026-06-30 07:40 KultureaBisitak Gerra Zibila Bilbon: Atzera Begira proiektuaren barruan kokatzen dira.
Hirugarren ibilbide honek Artxandan zehar ibiliko da garagarrilaren 4tik aurrera, Gerra Zibila Bilbon III: 1937ko apirilatik bagilera izenburupean.
Gerra Zibilan zein Artxandan eta inguruetan bizi izandako momentuak izango dira garagarrilean Bilbao Izan udal programearen barruko bisita gidatuen ardatza.
Ibilbideak oinez egingo dira, doban. Beharrezkoa izango da bilbaokultura.eus webgunean izena emotea. Parte hartzeko ezinbestekoa da erregistretea eta ordu eta erdi ingurukoak izango dira.
Artxanda. Garagarrilaren 4tik 30era.
Erreserbak bagilaren 26tik aurrera, 8:00etatik aurrera.
Programearen bisiten topagunea Funikular plazea izango da (Beheko geltokia).
Ibilbide horreek ondoko ordutegietan dagoz programauta:
Gaztelaniaz
- Martitzenetan: 18:00etan.
- Eguaztenetan eta barikuetan: 11:00etan eta 18:00etan.
- Eguenetan: 11:00etan.
- Zaoatruetan: 10:30ean eta 12:30ean.
- Domekatan 12:00etan.
Euskeraz
Bisitak eguen arratsaldetan izango dira, 18:00etan. Euskerazko taldeen kasuan, taldeagaz adostuko dira eskatutako eguna eta ordua. Horretarako, eskaerea bialdu behar da posta elektronikoz cultura@bilbao.eus helbidera.
Bilbao Izan
Udalak Kultura Uriaren esentzia zabaltzeko bultzatutako programa guztiak dagoz, besteak beste, historia, ondarea, persona garrantzitsuek itxitako aztarna edo errastuak, urigintzea, auzoen historiak, kaleen eta bazter bitxienak.
Bilbao Izan batez be uriburuko biztaleentzat da, baina zabalik dago uria bisitetan daben personentzat eta hainbat arrazoirengaitik uriaren ezagutzan sakondu nahi daben guztientzat.
Erabat konprometiduta dago Bilbao Balioen Uria proiektuagaz, Bizkaiko uriburuan konpartidutako arlo bat sustatu nahi baitau, besteak beste, konpromisoa, ahalegina, ilusinoa, parte-hartzea, sormena eta nortasuna.
Programa honek, garagarrilean, Deiaren eta Artxandako Funikularraren babesa dauka.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
