Bilboko Kalealdia, Antzerki eta Arteen Jaialdia hemen da

Bizkaie! 2026-06-29 12:35   Kulturea

Bagilaren 29tik garagarrilaren 4ra.

'No (pieza corta)', La Venidera. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko alkate Juan Mari Aburto, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotzia eta Bilboko Kalealdia Antzerki eta Arteen Jaialdiko zuzendari Pedro Ormazabalegaz izan dira gaur, Casilda Iturrizar Parkean kokatutako instalazino artistikoen muntaketea bisitatetan.

Jaialdiaren egoitza nagusitik egingo dauen ibilbidean, Hortzmuga Teatroak parkearen dekorazinoa azalduko dau, Kalekasilda proiektutik sortua, inguruko espazioak eraldatzen dituan esku-hartze artistikoa, iraunkortasuna lehenetsiz.

Era berean, Le Polpesse (Frantzia), Furinkaï (Frantzia), Berceurs du Temps (Kanada), Ea Eo (Frantzia) eta Factoría Norte y el Encuentro Teatro (Asturias) konpainien proposamen artistikoak bisitau ditue.

Horrezaz gan, Madrilgo La Venidera konpainiak No (pieza corta) ikuskizunaren zati bat antzeztu dau, astelehean arratsaldean, Jaialdiaren programazinoaren barruan, aurkeztuko dabena.

Bilboko Kalaldira 30 konpainia batuko dira: 10 Euskadikoak, 11 estadukoak eta 9 nazinoartekoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu