Udan be Gaztelugatxeko San Juanerako bisita gidatuak egongo dira
2026-06-29 11:38 KultureaGaragarrilaren 4tik abuztuaren 28ra, 09:30ean eta 11:30ean.
Bisita gidatuen iraupena hiru ordu ingurukoa izango da eta Lamerako autobus geltokia autobusa eskainiko da 09:30ean eta 11:30ean. Helburu nagusiak hiru dira: garraio publikoa sustatzea, CO₂ emisinoak murriztea eta aparkaleku arazoei aurre egitea; bisitariak Bermeora erakartea; eta Gaztelugatxeko balio naturalak eta historikoak modu sakonean ezagutzea.
Zer eskaintzen dau bisita honek?
Joan-etorria autobusez: Erreserbea eginda, autobusak Bermeotik Gaztelugatxera eroango zaitu.
Gida profesionala: Gaztelugatxeko San Juanen historia, kulturea eta ingurune naturala modu didaktiko eta interesgarrian ezagutzeko.
Sarreren kudeaketea: Bisita gidatuagaz batera, baseleizara sartzeko tiket guztiak be bermatuta dagoz.
Bisiton bidez, parte-hartzaileek Gaztelugatxeko nortasuna eta berezitasuna modu sakonean ezagutuko dabe: bertako sinismenak, errituak eta ohiturak ezagutzeaz gan, Matxitxako lurmuturraren
ikuspegi panoramikoak eta itsasargien bitxikeriak be topauko ditue.
Zelan erreserbau eta prezioak
www.bizibermeo.eus webgunean egin daitekez eta prezioak ondokoak dira:
Nagusiak: 10 €
6 eta 16 urte bitartekoak: 5 €
6 urtetik beherakoak: 1 € (gehienez, heldu bakotxeko 2 ume bi).
Bermeoko Turismo Bulegoko arduradunek azpimarratu dabenez, Gaztelugatxeko San Juan ingurune babestua da, eta danon artean jagon behar dogu. Bisita gidatuek aukera parebakoa eskaintzen dabe bertako kultura eta naturearen balioa ezagutzeko, ikuspegi ekoturistiko batetik.
Gaztelugatxe Zentroa
Aurten, Gaztelugatxeko San Juan gehiago ezagutzeko aukerea be badago, izan be, asteon zabaldu ditu ateak Areilza kalean kokatuta dagoan Gaztelugatxe Zentroak. Interpretazino Zentro horretan, Gaztelugatxeko baliabide naturalak eta kulturalak eta identidade-balioak dagoz ikusgai.
Sartzea doban da eta irailaren 30era bitartean egongo da zabalik: lanegunetan 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 18:00etara; domeka eta jai-egunetan, barriz, 10:00etatik 14:00etara.
Astelehenetan eta irailaren 9an zarratuta egongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
