2026/06/24 .

Bilboko Elkarte Filarmonikoan. | Musikea

LAU Agravitas.

.

Juan Crisostomo de Arriagaren heriotzearen bigarren mendeurrena ospatzeko Arte Ederren Bilboko Museoak enkargautako harizko laukoterako sorkuntza barriko musika proposamena.

Obreak Gabriel Erkoreka, Zuriñe F. Gerenabarrena, Isabel Urrutia eta Javier Quislanten jatorrizko konposizinoak batzen ditu, Arriagaren irudian eta ondare musikalean inspirauta, eta musikagile bilbotarraren obrakaz batera interpretauko dira arratsalde horretan bertan Bilboko Elkarte Filarmonikoan estreinauko dan kontzertu batean Museo Lagunentzako atonduta. Iñigo Alberdi BOSeko zuzendari nagusiak komisariau dau proiektu hau.


Erretratua: Gilermo Zuaznabar, museoko konserbatzaile burua; eta konpositoreak Gabriel Erkoreka, Zuriñe F. Gerenabarrena, Isabel Urrutia, Javier Quislant; eta Iñigo Alberdi, Bilbao Orkestra Sinfonikoko zuzendaria. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu