Art & Music, garagarrilean eta abuztuan, Bilbon

Bizkaie! 2026-06-24 08:09   Musikea

Guggenheim Museoan, 20:00etatik 22:00etara.

Uda honetan, barriro be plana dago eguazten arratsaldeetan. Art&Music programeak, lagunartean Bilboko giro onenaz gozetako ekitaldia. Astero, Museoko terrazan zeozertxu hartu eta zuzeneko jazz musikeak inguratzen zaitun bitartean. Zero kilometroko zenbait bandak zur eta lur itxiko zaitue euren erritmo eta nortasunagaz.

Erreserbau sarrera Museoaren webgunean (bakarra ala, nahiago badozuz, ardao bi edo garagardao bi), lagunartean musikaz eta barriketaldi atseginez gozetako.

Aukerak

- Museoaren Lagunentzat:

Kontzertua + konbinadu bat (ala ardao bi edo garagardao bi): 11 €

- Publiko orokorra:

Museorako sarrerea + kontzertua + konbinatu bat (ala ardao bi edo garagardao bi): 23 €

Kontzertua + konbinatu bat (ala ardao bi edo garagardao bi ): 13 €

Erosi sarrerak hemen.

Egitaraua

  • Garagarrilaren 1ean, THALATHA

Marta Payeras, pianistea.
Javier Gómez, kontrabaxua.
Pablo Ortiz, bateria.

Thalatha jatorri, belaunaldi eta ibilbide askotako hiru interpretek osotzen dabe taldea eta jazz doinuak jorratzen ditu musika-estilo horretan ohikoena dan formatuetako baten bidez: pianoa, bateria eta kontrabaxua.

Taldeak jazz estandarren berrinterpretazino bereziak egiten ditu generoaren historian mugarri izandako hirukote handietatik edanez (Bill Evans Trio, Keith Jarrett Trio, Brad Mehldau Trio, Kenny Barron edo Christian McBride) eta jatorrizko konposizinoak be sortzen ditu, taldekideen sorterriko musika tradizionala eta musika klasiko zein jazzeko konpositore handien lanak inspirazino-iturri hartuta.

Thalathak kantu herrikoien konposizino eta moldaketetan sakontzea dau helburu, baita soinu gero eta personal eta bereizgarriagoa lortzea be.

  • Gargarrilaren 8an, ÓSCAR GARRIDO Quartet.

Óscar Garrido, tronpetistea.
Amaia Izarzugaza, pianistea.
Martin Irigoras, batería.
Javier Gómez, kontrabaxua.

Óscar Garrido tronpetistea Arnedokoa da (Errioxa). Zazpi urte zituala Arnedoko musika eskolan hasi zan eta, ondoren, Santa Cecilia bandan.

Nerabezaroan hurbildu zan jazz musikara: Chet Baker, Miles Davis eta Big Band handien diskoak entzuten zituan, eta Logroñoko Big Bandeagaz ibilten zan.

17 urterekin, arte eszenikoen adarreko batxilergoa eta tronpeta klasikoko gradu profesionala egiten hasi zen Logroñon, Piccolo y Saxo eskolan. Ikasketak Calahorrako kontserbatorioan amaitu zituen, goi-mailako jazz gradurako sarbide-probak Ion Celestinorekin prestatzen zituen bitartean.

22 urtegaz Musikenen sartu zan eta goi-mailako jazz ikasketak egin zituan Chris Kasegaz. Gaur egun, ikasten jarraitzen dau David Pastor tronpetista valentziarragaz, bere eragin musikal nagusietako bategaz, hai zuzen be.

Proiektu propioakaz nahiz sideman lez ibilten da Jazzaldian, Arnedoko Jazzaldian, Alfaroko Jazzaldian edo Riojazzen.

Tronpetistea moldakorra izanik, jazza ez eze rapa, musika urbanoa eta bestelako musika-lengoaiak jorratzen ditu tronpeteak eskaintzen deutsozan adierazpen-aukera barriak aprobetxauta.

  • Gargarrilaren 15ean, NICO ANDINO Quartet.

Nico Andino, tronpetistea.
Alex Huelves, pianistea
León Sierra, baxu elektrikoa.
Daniel Pimenta, batería.

Nico Andino tronpetistea gasteiztarrak Lepista Nuda aurkeztuko dau: Madrilgo eta Bartzelonako musika-eszenen arteko zubi-lanak egiten dituan laukote kolaboratiboa.

2024an sortu zen proiektua, musika afroamerikar garaikideen aurrean eta horreen adar ugariakazko sensibilidade bereziaa konpartiduten daben lau musikariren sormen-alkarrizketak hauspotuta. Egungo jazzaren, soularen, groove urbanoen eta elektronika zintzoaren artekoa doinuak egiten dituan proposamen edegi, dinamiko eta erabat erritmikoa da.

Taldeak giro akustikoa eta testura garaikideak buztartzen dituan lengoaia garatzen dau konposizino propioen eta inprobisazino kolektiborako tarteen bidez. Jazz tradizinotik ez eze gaur egungo eraginak ahaztu barik, kapaz da generoaren ohiko publikoagaz eta eszena urbanoetatik gertu dagozan entzule barriakaz konektetako.

  • Kontuak kontu, garagarrilaren 22, 29,; abuztuaren 5, 12 eta 19an be kontzertuak izango dira. Informazino gehiago hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu