The Cherry Boppers & Patricia Recklesek ekingo deutse jaialdiari

Bizkaie! 2026-06-23 10:24   Musikea

XXII. Tolosandblues, bagilaren 25etik 28ra, doban.

Lau egunez, Tolosako plazea eta txoko enblematikoak gitarraz, ahots urratuz eta zuzeneko bluesaren emozinoz beteko dira. Euskal taldeak sustatzeaz gan, jaialdiari indarra eta interesa emoteko, nazinoarteko izarrak be ekarri izan ditu jaialdiak. Aurtengo kartelean, John Primer & Giles Robson Band eta Acantha Lang artista ezagunak izango dira protagonista.

Tolosandblues 2026

  • Bagilaren 25ean, eguena:

The Cherry Boppers & Patricia Reckless – Euskal Herria Plazan, 20:00etan.

  • Bagilak 26, barikua:

Slow Times – Gipuzkoa Plazan, 19:30ean.
Big Dani & The Rhythm Kings – Txurrerian, 23:00etan.

  • Bagilak 27, zapatua:

Txus Blues & Cesar Canut – Lopez-Mendizabal pasealekuan, 13:00ean.
Wax & Boogie Feat. Pablo Sanpa – Plaza Barrian, 19:30ean.
John Primer & Giles Robson Band – Plaza Barrian, gaueko 23:00etan.
Mikel Irisarrik girotuko dau blues eta soul pintxadea gaueko 00:00etatik aurrera Iparra Tabernan.

  • Bagilak 28,domekea:

Breaking Band – Trianguloa plazan, 13:00ean.
Acantha Lang– Plaza Barrian, 19:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu