'Heitxi, ikusi arte'

Bizkaie! 2026-06-22 09:02   Musikea

Berezie dan zeozer konpartiduteko ahots barri bat.

Heitxi (Eider Etxeandia) gorabidean dagoan artistea, eboluzionetan joan dana, lehiaketa, erromeria eta umeentzako ikuskizunetan parte hartu ebanetik euskal musika eszenan ahots oparoenetakoa bihurtu da. Bere proposamen artistikoak modernidadea eta tradizinoa buztartzen ditu, soinu-hizkuntza barriak aztertuz, bere kulturearen esentzia galdu barik.

Haren musika estiloa barrikuntzearen eta sustraiaren arteko konbinazinoa da, elektronikea, trikitixea eta panderoa lako instrumentu tradizionalakaz nahastauta. Klasikoaren eta garaikidearen arteko oreka horrek definiduten dau musikariearen identidade artistikoa, elektro-triki-popa soinu propioa sortuz.

Heitxiren nortasuna bere bizipenetatik eta esplorazino personalean eta adierazpen librean oinarritutako ikuspegi artistikotik eregiten da. Haren musikearen bidez, berreregite personala, identidadea, burruka feministea, osasun mentala eta bere bidean lagundu deutsenekazko esker ona lako gaiak jorratzen ditu. Balio horren aurrean konpromisoa proiektu bakotxean islatzen da, eta horreen artea gogoetarako eta ahalduntzerako gune bihurtzen da.

Heitxik, abestu eta bidaia introspektibo batera eroaten gaituen istorioak be kontetan ditu. Musikariaren interpretazino-indarrak eta benetakotasunak eszenatokia gainditzen dauen figura bihurtu dabe, publikoagaz modu hurbilean eta zintzoan konektauta.

Musikan egindako lehen pausuetatik bakarlari bezela finkatu arte, Heitxik etenbako bilakaera erakutsi dau. Haren burua berrasmetako eta soinu askogaz esperimentetako dauen gaitasunak
proposamen original eta bereizlea dakar.

Musikari, artista askogaz lan egin dau eta euskerazko musikeari balioa emoten deutsen proiektuetan parte hartu dau, euskal kultureagaz eta hizkuntzeagaz dauen konpromisoa sendotuz. Heitxiren lana kalidadeagaitik eta benetakotasunagaitik autortua izan da, belaunaldiko ahots fresko eta indartsuenetakoa.

Heitsi Ikusi Arte (Raiemagined).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu