Leon Benavente eta Angel Stanich Bilbon
2026-06-09 07:40 MusikeaBilbao BBK Livek eta BBK-k bultzatutako zikloak Ladilla Rusaren kontzertua konfirmau eban oraintsu.
Sirimiri Zikloak León Benaventeren (irailak 26) eta Angel Stanichen (urriak 30) kontzertuak izango ditu BBK Salan.
- Lehen hitzordua bagilaren 19an izango da Ladilla Rusaren eskutik. Tania Lozanok eta Víctor F. Claresek osotzen dabe bikotea eta 2017tik Estaduko elektropoparen proiektu berezi eta ezagunenetako bat eregi dau. Bizitza osoko lagun biren arteko broma lez hasi zana nortasun propioko proposamen bihurtu zan, umorea, ironía eta jai-energia nagusi zituala, eta abesti enblematikoak sortu ditue, besteak beste, Bebo (de bar en peor), Criando malvas edo Macaulay Culkin, bere Estado del malestar debutean sartuak. Orain, beste abesti batzuk eta show berezia atontzen dabiz.
- Bigarren kontzertua León Benaventerena izango da irailaren 26an. 2012an Abraham Boba, Eduardo Baos, Luis Rodríguez eta Cesar Verdu musikariek osotu eben proiektua, Espainiako eszenan ibilbide luzeko lau musikari ospetsuk bat eginda. Izen bereko debuta egin ebanetik (2013), taldea berehala sendotu zan herrialde osoko jaialdi eta aretoetan, soinu-identidade nahastuezina eta presentzia eszeniko bizia buztartzen dituan ibilbide iraunkorra eregiz. Nueva sinfonía sobre el caos (2024) taldearen kapitulurik barriena da: disko labur baina zorrotza, kantu-egitura klasikoak eta forma arriskutsuko ehundura elektroniko indartsu eta jantzagarriak, hedonistak eta, aldi berean, gogoetatsuak lotzen dituana.
- Hirugarrena Angel Stanichena izango da urriaren 30ean eta Por la hierba aurkeztuko dau, Cataniako jeinuan inspirautako Polvo de Battiato-ren aurreko lana ia 5 urte geroago heldu dan LPa. Kantabriarra bere ibilibideko beste disko garrantzitsu bategaz bueltau da, bere zintzotasun, kontzeptu eta musika-faktura bikainagaitik.
Angel Stanich. Erretratua: © Bitz Sanz.
Sarrerak
Salgai izango dira hilaren 9an, goizeko 11:00etan BBK Salan eta Last Tour webguneetan..
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
