Lanera Enpresa Sarea aktibau dabe
2026-05-27 13:20 Euskerea berbagaiLan-munduan euskerearen erabilerea indartzeko enpresen arteko lankidetza-sare egonkorra.
Eusko Jaurlaritzwak Lanera Enpresa Sarea aktibau dau gaur Arabako Parke Teknologikoan egindako topaketan. Sare barriaren helburuak dira euskerearen erabilerea sustatzeko konpromisoa daben enpresak konektau, alkarlana sustatu eta lan-mundurako neurri praktikoak alkarregaz jorratzea.
Topaketa honetan 80 enpresa inguru batu dira eta jardunaldiak balio izan dau esperientziak konpartidu, aliantzak sortzeko eta euskerea balio erantsi, lehiakortasun eta kohesino sozialerako elementu legez kokatuko dauen konpartidutako ikuspegiaa eregiten hasteko.
Topaketa hau ez da jardunaldi hutsa izan, Lanera Sarearen lehen aktibazino publikoa baino: enpresen arteko hartu-emonak sortzeko, beharrak identifiketako eta etorkizuneko lankidetza-arloak martxan jarteko lehen espazioa.
Edegierako berbaldian, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Aitor Aldasorok, azaldu dauenez, euskerearen etorkizuna ez da administrazinoan erabagiten, eguneroko jardunean eregiten da: aisian, kirolean, etxean eta lanean. Horregaitik, enpresen konpromisoa euskerearen etorkizunaren alde, ezinbestekoa da. Gaurko jardunaldia alkarlanean ibilteko konpromisoa hartzeko gune baten sorrerea da.
Era berean, sailburuordeak azpimarratu dauenez, sare honegaz pausu berezia emoten dogu. Salto egiteko lankidetzeari ekin deutsagu: ekimen edo tokiko proiektuetatik enpresa-komunidade batera igaro nahi dogu. Azkenik, ondoko mezua nabarmendu dau Aldasoro sailburuordeak: euskerearen saltoa ez da administrazinotik bakarrik etorriko, alkarregaz egingo dugu, enpresakaz eta gizarte osoagaz batera. Eta horretarako Jauzia Gara markoa dogu martxan.
Parte-hartzaileak
Jardunaldian, Aldasorogaz batera, erakunde eta enpresa-ordezkariak be izan dira: Jose Luis Azkue, Industria Garapen eta Administrazinoaren zuzendaria eta Galder Lasuen, Euskalit-eko proiektu arduraduna, enpresa-esperientziak konpartiduteko, Iraitz Perez de Goldarazena (Oreka IT), Galder Uriarte (Patxi Koop) eta Ane Bergaretxe (AMPO).
Saioaren dinamizazinoa Sonia Rodriguezek, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazinorako zuzendariak egin dau, eta parte-hartzaileen arteko alkarrizketa eta esperientzien trukea sustatu ditu.
Lanera: euskerearen erabilerea indartzeko lankidetza-proiektua, euskeraren Plan Estrategikoaren barruan indar berezia dauena. Plan honek datozen urteetarako hizkuntza-politikearen norabidea zehaztuteko lau ardatz nagusietan banatuta: ezagutzea, erabilerea, prestigioa eta datuak. Holan, Lanera ezagutzearen eta erabilerearen ardatzetan kokatzen da eta euskerea arlo guztietara eroateko eta lan esparrura eroateko beharrari erantzuteko sortu da. Esangura horrtan, helburua da euskerearen erabileran salto kualitatiboa emotea eremu sozioekonomikoan. Horretarako, hiru oinarri nagusi ditu Lanerak eta Enpresa Sareak hiruei erantzuna emongo deutse:
- Euskerea lan-munduan txertatzea.
- Lankidetza sareak indartzea.
- Lidergo instituzional partekatua aktibetea.
Azken hileotan, Lanera egitasmoak entzute eta diagnosi fasea jorratu dau:
- 21 eskualde, 3 uriburu eta 300 ordezkari baino gehiagoren ekarpenak jaso dira.
- 600 esperientzia baino gehiago identifikau eta mapeau dira.
- Konpartidutako diagnosia egin da.
Orain, egitasmoa diagnostikotik aktibazinora igaro da, eta helburua da enpresak saretu, baliabideak konpartidu eta euskerearen erabilerea sustatzeko komunidade egonkorra eratzea.
Aurrera begira, Eusko Jaurlaritzeak ondoko konpromisoak berretsi ditu Lanera egitasmoaren barruan:
- Enpresa-sare iraunkorra aktibetea eta sendotzea.
- Enpresentzat tresnak, baliabideak eta laguntzak eskaintzea.
- Eskualde bakotxean laguntza-eragileen sarea atontzea
- Sektore eta errealidade bakotxera egokitutako aurrerapen-planak lantzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
