Eñaut Elorrietak udagoienean kaleratuko dauen 'Festina lente' izenekoaren aurrerapena

Bizkaie! 2026-05-26 11:18   Musikea

  • Musikea: Eñaut Elorrieta.
  • Produktoreak: Bryce Dessner eta David Chalmin.
  • Eñaut Elorrieta: abeslaria eta gitarra akustikoa.
  • Bryce Dessner: gitarra elektrikoak, akustikoak, pianoa, melotroia eta junoa.
  • David Chalmin: programazinoa, pianoa eta gitarra elektrikoa.
  • Ben Lanz: bajistea, tronboia, tronpeta, shakerra eta programazinoa.
  • Raphael Seguinier: bateria
  • Grabaketea: David Chalmin eta Johanness Buff, La Fabrique des Ondes estudioa, Senpere.
  • Masterizazinoa: Alexis Bardinet, Globe Audio Mastering.
  • Berbak: Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazlearenak dira.
  • Diskoaren azala: Arriguri.

Otsaila

Leiho bat egongelan, urdin, bare.
Haizeak zabaldu du parez pare,
umeak ta zaldiak esna daude,
sukaldean ahotsak
esna daude
etorriko zaren esan gabe.

Nor zaren, zer zaren, non zauden jakin gabe.
“Zoaz”, diozu, “Zoaz, egin alde”.
Otsaila da, loreak esna daude.
Esan zenizkidanak esan gabe,
nire leiho hegian esna daude,
berdin du ondoan ez bazaude.

Loreak zu gabe esna daude.
Errekan gora igo naiz.
Hasieratik hasiko naiz
hasierarik balitz.

Eta zugana iristean,
eguna egunen artean
ezkutatu da berriz.

Loreak zu gabe esna daude.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu