Hemen da Steadyrockets taldearenen lehenengo LP-ko singlea
2026-05-25 10:45 Musikea
Bilboko Rekalde auzoan agiri dira, taldea batzen dan lekuan; bestetik, diskoa kaleratzeagaz batera Euskal Herria zeharkatuko dauen suziri baten irudia erabilten da. Suziri horrek Jamaikako musikea Euskal Herri osora zabaltzea irudikatzen dau, taldea erritmo horreen mezulari bihurtuz.
Helmugea Jamaika izanik, Aireratzea diskoagaz hasiko dan bidaia luze baten lehen urratsa kontetan dau abestiak.
Steady Rockets dira Itxaro Liendro Bosque; Aitor Olabarria Aldazabal; Javier Oruetxebarria Garcia: Aitor Segura Laiseca; Ander De Luis Arrillaga; Jonatan Yelamos Marcos; Aimar Beato Burgoa; Unai Andres Posada; eta Iker Figueroa Arkotxa.
Taldearen lehenengo diskoa Aireratzea bagilaren 5ean ataratekotan dabiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
