Maia Ortiz de Zaratek jantzi dau txapela 2026ko Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan
2026-05-25 07:44 BertsolaritzeaMaia eta June Astegietak kantauko dabe euskal Herriko Eskolarteko finalean.
XXXI. Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolarteko finala Aramaioko Kultur Etxean amaitu da pasa dan zapatuan. Maia Ortiz de Zaratek jantzi dau txapela eta, beraz, Maia eta June Astegietak kantauko dabe euskal Herriko Eskolarteko finalean.
Aramaioko Kultur Etxean jokatu da zapatuan 31. Arabako Bertsolari Gaztetxoen Eskolarteko finala. 14 eta 18 urte bitarteko sei finalista gazte ibili dira kantuan: Anitz Abarrategi, Jokin Onaindia, June Astegieta, Oinatz Basabea, Urko Lafuente eta Maia Ortiz de Zarate Peru Abarrategiren aginduetara.
Zortziko handian bina bertso kantau behar izan ditue lehenengo, kamerak jarri dituen institutuko ikasleak, neba-arreben gurasoakazko erantzunak eta lagun minak ikastera nora joan izan ditue berbagai. Zortziko txikiaren txandea izan da hurrengoa, hegazkin batean koarentenan alkar ezagutu daben ezezagunak izan dira, alkar gustoko daben talde bereko lagunak eta etxean bakarrik geratu diran anai-arreben ahotik kantau ditue ale ederrak. Bakarka puntuei azkar erantzun ostean, gaiari bertso bat botateko ordua izan da.
Mikel Fernandez de Arroiabe, Aitor Jimenez eta Oihane Pereak osotu daben epaimahai eta horreekauek emondako puntuazinoaren arabera, bagilaren 13an Arantzan jokatuko dan Euskal Herriko eskolarteko finalean Maia Ortiz de Zarate eta June Astegieta izango dira Arabako ordezkari. Bertara hurbildu daitezala animau ditue Arabako bertsozale guztiak.
Unai Anda Arabako bertsolari txapeldun ordeak jantzi deutso txapela Maiari eta urtero txapeldunez txapeldun ibilten dan egurrezko mikrofonoa Eli Zalduaren eskutik jaso dau.
Eskerrik asko Aramaioko Udalari, Ikastolen Alkarteari Eskolartekoa beste behin be aurrera ataraten laguntzeagaitik eta zorionak Arabako bertso-eskolei astez-aste, urtez-urte egiten daben jardunagaitik.
Jarraitu daigun lanean, bertsoz bertso Araba kantuz bustiten!
Hemen txapeldunaren agurra:
Ostiraleko denei bihotzez
milaka esker benetan
baina betoak nola darraien
aurten Gasteizko txosnetan
eta kamerak jartzen dabiltzan
guztion ikastetxetan
ikasleria isilik eta
hotza nahi duten honetan
lehen lerroan egongo gara
istitutu zein kaleetan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
