Xabier Paya protagonista gaur, hilak 16, Hitzetik Hortzera programan

Bizkaie! 2026-05-16 12:22   Bertsolaritzea

Antzerkiaren munduan dabil azken aldion.

Xabi Paya Ruiz bertsolariagaz batuko dira Hitzetik Hortzerako lagunak asteon. Azken urteotan antzerkigintzeari otuta dabil bertsolari algortarra: hainbat antzerki lan idatzi ditu eta horreetako gehienak bertsoagaz lotura zuzena dabe.

Cafe Bar Bilbao antzerki saria irabazi dau oraintsu Ganbarako lana antzezlanagaitik. 2001eko Txapelketa Nagusiko ganbarako gaia (orduan kartzelako gaia) hartu éban abiapuntutzat: «Aturritik Ebrora herri bat badela belodromoa izan liteke lekuko. Urte asko daroazuz nahi baino tristura gehiago ikusiz. Zure ondorengoentzat beste zeozer nahi zeunke». Momentu horretan bertsolari baten buruan jazote dana eroan dau antzerkira.

Gabarako lana antzerkiari buruz berba egiteaz gan, Izeba Txirrita be izango dabe berbagai Payak eta Mirari Martiarena Iraolak, hori be algortarrak idatzitakoa da eta. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak ekimenaren barruan sortutako obrea da: 1936ko altxamendu frankistan girotutako bidaia, Agin Laburu Rezolaren bertso sorta batean oinarritutakoa. Bertsoa oso presente dauen antzezlana da eta memoria kolektiborako ariketa bat egiteko erabilten da.

Bertsoari buruz be egingo dabe berba programan Xabi Payagaz: gaur egun bertsoagaz dituan hartu-emonez eta bere egunerokoan bertsoak dauen lekuaz .

Bertso jarriak, Unai Andaren eskutik

Alkarrizketaz gan, bertso jarriek be lekua hartuko dabe aste honetako programan. Unai Anda Delikak idatzitakoak izango dira oraingoan, eta nostalgiaren kontrako sorta izango da. Ohi bezela, Manex Pagola Apezetxea izango dau musikeagaz lagunduz.

Zarauzko jaialdia eta Durangoko 1tz4l1 eta P1ztU emonaldiak be entzuteko aukerea be egongo da.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu