Euskerazko aisialdia eta mahai-olgetak bultzatzea da asmoa

Bizkaie! 2026-05-15 07:52   Euskerea berbagai

Toki Kultur Alkarteak crowdfunding kanpaina bati ekin deutso.



Donostian jaiotako kultur alkarte barriak herritarren laguntzea nahi dau Itsulapikoaren bitartez, bere lehen ekintzak martxan jarri eta euskerazko bere lehen bi mahai-olgetak ezagutzera emoteko: 1901 Azken Balea eta Latxa.
 
Donostian sortu barri dan Toki Kultur Alkarteak crowdfunding (mikrofinantziaketa) kanpaina bat jarriko dau martxan Itsulapikoa [itsulapikoa.eus] plataformearen bitartez maiatzaren 18an, euskerazko aisialdia, sorkuntza kulturala eta komunidadea sustatzeko helburuagaz, mahai-olgetak ardatz hartuta.

Alkartearen helburu nagusia euskeraz sortutako mahai-olgetask diseinau, landu eta jenteari eakustea, euskeraz biziteko eta gozetako espazio barriak sortuz.

Gaur egun, Toki Kultur Alkarteak mahai-olgeta bi ditu garapen fasean. Horietako bat 1901 Azken Balea da, euskal balearen kazearen historian eta itsas tradizinoan inspirautako karta-joko semikooperatiboa. Jokalariek arrantzale talde baten parte izango dira eta alkarlanean zein estrategiaren bidez balea kazetako erronkeari aurre egin beharko deutse. Olgeteak euskal arrantzaleen memoria eta itsasoagaz izan dogun loturea modu dinamikoan gerturatzea dau helburu.



Bigarren proiektua Latxa da, euskal artzaintzan inspirautako familia-olgeta arin eta dinamikoa. Ume eta familientzat pentsautako olgeta honek arriskua kudeatzea, erabagiak hartzea eta jokalarien arteko interakzinoa buztartzen ditu, euskal giro eta iruditeria propioagaz.

Mahai-olgeta sortzeaz gan, Toki Kultur Alkarteak euskerazko aisialdia indartzea, hizkuntzea erabilteko gune naturalak sortzea eta konpartidutako esperientzien bidez komunidadea eregitea dau helburu. Alkartearen jarduera nagusienak ondokoak dira:
  • Euskeraz sortutako mahai-olgetak diseinau eta produzidutea.
  • Olgeten inguruko tailerrak eta topaketak atontzea.
  • Ume eta gazteentzako esperientzia dinamikoak bultzatzea,
  • Euskerazko aisialdia sustatzeko ekimen parte-hartzaileak martxan jartea.
Kontuak kontu, maiatzaren 18an Itsulapikoan abiatuko dan crowdfunding kanpainea proiektu kolektibo honen lehen urrats handia izango da, euskerazko aisialdirako eta kultur sorkuntzarako bide barriak edegitea baimenduko dauena

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu