2025ean % 2koa izan zan euskerearen presentzia Euskal Herriko zinema-aretoetan
2026-05-14 11:23 Euskerea berbagaiIpar Euskal Herrian EUSKERAZ estreinaldi komertziala izan daben filmak: 3.
Gaur, Euskal Herriko zinemetako estreinaldi eta emonaldien 2024. urteko hizkuntza azterketea aurkeztu dabe Donostian Alex Aginagalde Pantailak Euskaraz plataformako bozeroaileak eta Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak.
2025an Euskal Herriko (EAE, Nafarroa eta Iparralde) zinema komertzialetan egondako estreinaldi kopurua eta eskainitako filmen hizkuntzea aztertu ditu Pantailak Euskaraz ekimenak eta datuak gordin eta kezkagarriak dira: euskerazko jatorrizko bersinoan edo euskerara bikoiztuta eskaini dan estreinaldi kopurua % 2koa izan da. Gaztelaniaz edo gaztelaniaz azpidatzita, barriz, filmen % 100 Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan; eta frantsesez edo frantsesez azpidatzita, filmen % 100 Lapurdin, Behe Nafarroan eta Zuberoan.
Ondokoak dira 2025ean Euskal Herriko Zinema Komertzialetan estreinau diran filmak, hizkuntzearen arabera:
• Euskal Herrian danetara eskainitako film kopurua: 1.100 baino gehiago (batzuk Ipar EHn zein Hego EHn ikusi ahal izan dira).
• Gaztelaniaz Hegoaldean estreinau diran filmeen estimazinoa: 750 inguru.
• Frantsezez Iparraldean estreinatako filmeen estimazinoa: 450 inguru.
• Ipar Euskal Herrian EUSKERAZ estreinaldi komertziala izan daben filmak: 3.
• Hego Euskal Herrian EUSKERAZ estreinaldi komertziala izan daben filmak: 22.
* Oharra: kopuru eta estimazinoak honako weborri eta egunkarietako albiste eta txostenetatik atara ditue; zernonikusi.eus, cultura.gob.es, ezae.eus, cnc.fr, eta GARA egunkariaren zinema karteldegia..
Edozelan be, Eusko Jaurlaritzeak martxan jarri barri dauen Adi Filmak Euskeraz programa barria pozik hartu dabe, baina euskaldunen hizkuntza eskubideen urraketea sistematikoa dala eta, araudia garatzeko neurriak eskatu ditue Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
