Elena Palomo, Maria Muñoz eta Danila Merino ikertzaileak autortu ditue

Bizkaie! 2026-05-14 07:40   Kulturea

Orain arte egindako ikerketa-ibilbideakaitik.

Zientzia, Unibersidade eta Barrikuntzako sailburu eta Ikerbasqueko Ignacio Pérez Iglesias buru izan da, Donostiako Miramar Jauregian, Euskadin ikerketa-lanak egiten dituen hiru emakumeren lana autortzeko topaketan. Ekitaldian, Zientzia, Unibersidade eta Barrikuntza Saileko Zientzia Politikarako zuzendariak Amaia Esquisabelek eta Ikerbasqueko zuzendari zientifikoak Fernando Cossiok be parte hartu dabe. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibersidade eta Barrikuntza Saileko ordezkariak nahiz autortutako zientzialariek lan egiten daben ikerketa-zentroetako arduradunak be bertan izan dira, besteak beste.

Euskadiko emakume ikertzaileak eta euren lana ikusarazotea da autorpen honen helburua, emakume ikertzaileen belaunaldi barrien eredu eta inspirazino izan daitezan. Beraz, ibilbide zientifiko osoa, ikerketa-esparru bateko lidergoa eta ikertzaile gazte batek egindako ekarpen nabarmena autortu dira.

2026ko edizinoan, ondoko ikertzaileak autortu ditue:

  • Erreferenteen erreferentea, ikerketa-ibilbide oso bati egindako autortzea: Elena Palomo, Ikerbasque Research Professor ikertzailea eta CIC energiGUNEko Energia Termikoa Biltegiratze eta Bihurketa Arloko zuzendari zientifikoa.
  • Lidergo zientifikoa, bere ikerketa-esparruan liderra dan ikertzaile bati egindako autortzea: María Muñoz Caffarel, Biogipuzkoako Ikerbasque Research Associate ikertzailea eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuko bularreko minbiziaren taldeko burua.
  • Goraka doan talentua, ikertzaile gazte baten ekarpen nabarmen bati egindako autortzea: Danila Merino, EHUko - Polymateko Ikerbasque Fellow ikertzailea. Bere hitzaldian, Zientzia, Unibersidade eta Barrikuntzako sailburuak ondokoa azpimarratu dau: helburua emakume ikertzaileek beren lankide gizonezkoen eskubide eta aukera berak izatea bermatzea eta zientziari egindako ekarpenagaitik ikusgarritasun eta autortza maila bera lortzea be. Bardintasun hori benetakoa izan arte, Ikerbasquek eta zientzia-arloan dabizan erakunde guztiek holako autorpen-ekitaldiak sustatzen jarraitu behar dogu, izan be, emakumeen talentua ikusgarri eginez sisteman oraindino egon badagozan desoreka historikoak zuzentzen laguntzen dabe.

Autortzea egin jaken emakume ikertzaile horreen hautaketan, Ikerbasquek produkzino zientifikoko datuen azterketa bibliometrikoa egin dau, Euskadiko ikertzaileen azken ekarpen nabarmenak gogoan hartuz. Ebaluazino Batzordeak lehen aitatutako hiru maila horreetan hautatutako 21 emakume ikertzaileren zerrendea hartu dau oinarritzat eztabaidarako eta hiru kategorietako emakume ikertzaileen maila zientifiko handia nabarmendu dau, Euskadin emakume ikertzaileek egindako zientziaren potentzial handiaren isla, batzordearen esanetan.

Urteko autorpenak

Ekimena Ikerbasqueren Bardintasun eta Aniztasun Planari atxikita atondu da, izan be, gizarte mailan bardintasunaren eta aniztasunaren erreferente izatea da planaren erronkea eta, horretarako, emakume ikertzaileen artean urtero autortzak banatzea aurreikusi dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu