Arkaitz Uranga Urbietak irabazi dau III. Minaberri itzulpen-bekea

Bizkaie! 2026-05-13 13:35   Kulturea

Jürg Schubiger idazlearen Als die Welt noch jung war itzuli beharko dau.

Arkaitz Uranga Urbieta. | Ikusi handiago | Argazki originala



EIZIEk Minaberri bekearen hirugarren edizinoa atondu dau aurtengo udabarrian Iruñeko Udalagaz, Txalaparta argitaletxeagaz eta CEDROgaz lankidetzan. Mentoretza baten bitartez, nazinoarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskeratuko dau bekearen irabazleak: Jürg Schubiger idazlearen Als die Welt noch jung war.

Sei gazte aurkeztu dira bekearen deialdira eta, guztien lanak aztertuta, epaimahaiak erabagi dau Arkaitz Uranga Urbietari esleitzea bekea, liburua osorik itzultzeko. Naroa Zubillaga Gomez itzultzaile eta irakaslea izango dau mentore itzulpen-prozesuan laguntzeko, eta Txalaparta argitaletxeak kaleratuko dau liburua.

Epaimahaiaren eretxiz, ahozkotasuna eta alkarrizketatik gertuko erregistroa izan dira aurtengo itzulgaiaren berezitasunak. Jürg Schubigeren lana ipuinek osotzen dabe eta kontalariaren eta entzulearen arteko olgetea gertukoa eta bizia da. Itzultzaileak bikain jaso dau hori dana alemanetik euskerarako itzulpenean, euskerearen adierazkortasuna erabiliz horretarako. Erritmoa errespetau eta naturaltasunez ondu dau testua, hizkuntza sinisgarri nahiz freskoan.

Ainhoa Mendiluze Ormaetxeak, Ibai Sarasua Garciak eta Naroa Zubillaga Gomezek osotu dabete epaimahaia.

Arkaitz Uranga Urbieta (Mendaro, 2002)

Itzulpengintza eta InterpretaziNoko Gradua ikasi eban EHUn (2020-2024) eta Euskal Kulturearen Eragiletzan Unibersidade Masterra egin eban ondoren, Mondragon Unibersidadean. 2025etik euskera-teknikari dabil
Eibarko Udalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu